GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euskararen Egunerako ekitaldi bereziak prestatu dituzte hainbat eragilek

N.B. |

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur, eta hori dela-eta, ekitaldi bereziak antolatu ditu Lakuako Gobernuak, Araban, Donostian eta Bilbon. Atzo aurkeztu zuten euskararen aldeko kanpaina.

Lakua, hiru diputazioak eta udalak elkarrekin lanean ibiliko dira lehen aldiz euskara beste hizkuntzen parekoa dela erakusteko. Blanca Urgell, Kultura sailburuak, azpimarratu zuen «euskararen egunean eta gainerako egunetan ere euskararen alde lan egin behar dela».

«Munduoro Euskaraz» kanpainak sei hilabeteko iraupena izango du eta Administrazioan euskararen erabilera areagotzeko balioko omen du. Horren bidez, herritarrak, langileak eta politikariak euskara erabiltzera bultzatu nahi dituzte. Azken 30 urteetan «euskara dakitenen kopurua ia bikoiztu» egin da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, neurri handi batean, gazteek hezkuntzari esker ikasi dutelako, baina erabilera ez dago oso zabalduta, Urgellen hitzetan. Horregatik bide horretan jarraitu nahi du lanean Lakuak.

Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikako sailburuordeak gogorarazi zuen Banden Lehia 2.0-ren finala egingo dutela gaur Bilboko Kafe Antzokian, 21.30ean. Donostian, bestalde, Mintzodromoa egingo dute Union Artesanan, Antzoki zaharrean inprobisatzaileen emanaldia izango da, eta Dokan Gaztezulo bideo lehiaketaren sari banaketa festa egingo dute. Gasteizen, berriz, kontzertu erraldoia ospatuko dute Mendizorrotzan.

A primera vista, parecía una azafata más del foro organizado por la Agencia de Revitalización Integral de la Ciudad Histórica de Gasteiz. Sin embargo, quien se disponía a hablar ante la atónita mirada del gerente de la ARICH, Gonzalo Arroita, era esta «espontánea» y vecina del barrio que reivindicó en el congreso las verdaderas necesidades del barrio, «por encima de un casco histórico de escaparate».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo