GARA > Idatzia > Euskal Herria

Alderdi eta elkarte ugarik Baionako manifestaldian parte hartzera deitu dute

A.B. | BAIONA

Bihar arratsaldeko hiruretan abiatuko da Baionako Lauga gelatik, AHTren aurkako manifestaldia. CADE inguramenaren aldeko elkarteen kolektiboak antolaturik, mobiliza- zioak alderdi, elkarte zein mugimendu askoren babesa izan du azken egunotan.

ELB sindikatua, Parti de Gauche, Batasuna, Abertzaleen Batasuna, Jean Lissar Europe Ecologie eta Berdeak alderdia, Segi, NPA eta lekuko mugimenduek manifestaldian parte hartzeko deia egin zuten atzo. CADEk Baionan izanen den mobilizazioan parte hartzeko arrazoiak azaldu zituen eta, hala, AHTren egitasmoa «politikoki koherentzia gabekoa» izateaz gain, «inguramen eta ekonomia aldetik aberrazioa» dela salatu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo