GARA > Idatzia > Ekonomia

Unibertsitatea garestitzearen aurka, milaka ikasle atera dira berriz kalera Londresen

p020_f01_097x087.jpg

GARA |

Milaka eta milaka ikaslek manifestazioa egin zuten atzo Londresen, hain zuzen, Gobernuak 2012tik aurrera unibertsitateei urteko 10.700 euroko matrikulak kobratzen utzi nahi diela eta.«The Daily Telegraph» egunkariak adierazi zuenez, istiluak izan ziren manifestarien eta Poliziaren artean. Londresko Parlamentuko plazara iritsi zirenean, bertan topatu zituzten hesien gainetik pasa ziren ikasleak. Poliziak manifestariak geldiarazten saiatu zirenean istiluak izan ziren, baina gazteek aurrera egitea lortu zuten. Churchillen estatuara igo, eta Gobernuko bulego batzuen lehioak apurtu eta Charles printzearen kotxea ere erasotu zuten Sky News telebistaren arabera. Reuters agentziak adierazi zuenez, gutxienez 22 gazteek eta bederatzi poliziek zauriak jaso zituzten.

Britainia Handiko Alderdi Liberal Demokratako buru Nick Clegg-ek matrikulen prezioak handitzearen aurka daudenak «ameslariak» direla esan eta egitasmo hori babesteaz harro agertu zen. Enpresa ministro Vince Cable-k, berriz, politika garestiak eta herrikoiak eskatzen dituztenak «soilik Papa Noelek» ase ditzakeela adierazi zuen. Gauzak horrela, Parlamentuak aipaturiko neurria onartu egin zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo