GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

DANTZA

Olaeta Balleta elkarteak ballet klasikoa eta euskal folklorea uztartuko ditu

Olaeta Balleta elkarteak Gernikako Jai-Alai frontoian emanaldi berria eskainiko du 21.00etan. Elkartea 1989an sortu zen eta antolatutako ikuskizunetan ballet klasikoa eta euskal foklorea bateratzen ditu. Gaur egun 80 dantzari baino gehiagok osatzen dute taldea. Larunbatean haurrek dantzatuko duten maskarada, zahagi-dantza eta arku-dantza berezi bat eskainiko dute. Horrez gain, ballet klasikoa ikusi ahal izango da, non zortzikoaren pausoak, pas de basque edo «jete» klasikoa ere eskainiko den. Emanaldian Bilboko Orkestra Gazteak eta Itziar Cortina, Josu Bilbao, Maite Bilbao eta Amaia Bilbao txistulariek ere hartuko dute parte txalapartaren soinuekin eta Basauriko Koruarekin batera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo