GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Denen eskubideen eserlekua betetzeko gonbita

Eskubide zibil eta politikoen aldeko euskal mugimenduak atzo izan zuen bere estreinaldia Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Lizarrako kaleetan. Eskubideen defentsan herritar guztiek parte hartzeko gonbita izan zen, eta dinamika bortitz oro atzean utziko duen aro berria lehenbailehen iristeko premia azpimarratuta, hartarako eskubide guztiak errespetatzea ezinbestekoa dela argi utzi zuten atzo, Giza Eskubideen Egunean, hain zuzen. Horren sinplea eta horren konplexua. Horren sinplea munduko gobernuek onartu eta sinatua duten aldarrikapena delako, eta horren konplexua gobernu horietarik gehienek, neurri batean edo bestean, muzin egiten diotelako. Urrunera gabe, estatu frantsesak eta espainolak bere egin zuten giza eskubideak zaintzeko konpromisoa, baina orain, euskal gizartean aurkakotasun politikoak bide demokratiko eta baketsuetatik baino ez bideratzeko apustu sendoa dagoenean, apustu hori gizarte horren gehiengo zabalak begi onez ikusi eta beharrezkotzat jotzen duen arren, «konpromiso» hori betetzeko ardura dutenek haien urraketen erantzule nagusiak dira.

Ameriketako Estatu Batuetako arrazagatiko segregazioaren aurkako ekintzaile aitzindari Rosa Parks-ek 1955ean zuri bati autobuseko eserlekua uzteari uko egin zion modu berean, atzo hainbat euskal herritarrek beren eta denen eskubideen eserlekuan jarri ziren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo