Ezker abertzaleak bat egin du biharko Iruñean deitu duten manifestazioarekin El Parlamento de Gasteiz pide a Madrid una solución para Babcock
A.Z. | IRUÑEA
Nafarroako hainbat herri eragilek eta sindikatuk «Aurrekontuak: herriak erabaki, herriarentzat. Murrizketarik ez Nafarro- ako aurrekontuetan» lelopean biharko Iruñean deitu duten manifestazioarekin bat egin du ezker abertzaleak. Izan ere, datorren astean UPNk aurkeztuko duen, eta «PSNren babesarekin onartuko den», 2011. urterako Aurrekontu Egitasmoaren funtsa «gutxien dutenei kendu, gehien dutenek gehiago izan dezaten» esaldiak laburbiltzen duela salatu zuen ezker abertzaleak atzo prentsa ohar batean. Hala, beste behin ere Madrildik bideraturiko «neurri antisozialak» eta «patronalaren aginduak» herritarren beharrei gailendu zaizkiela salatu zuen.
Era berean, krisialdiaren aurrean neurriak hartu eta inbertsio publikoa eta soziala bultzatu beharrean, UPNk eta PSNk, besteak beste, udalerriak ekonomikoki itotzeko, zerga-politika neoliberala sustatzeko nahiz «garapen basatiarekin» beren poltsikoak betetzen jarraitzeko hautua egin dutela salatu zuen.
Ondorioz, Nafarroako aurrekontu politika «goitik behera» aldatzea beharrezkotzat zuen ezker abertzaleak. «Beharrezkoa da sistema hau aldatu eta justizia sozialean, ondasunaren banaketan, eredu fiskal aurrerakoi batean eta sektore publiko egonkorrean oinarritutako eredua eraikitzea», adierazi zuen. Funtsean, «gutxiengo pribilegiatu baten aurrean, gehiengo baten behar sozialak betetzea iparrorratz gisa izango duen sistema» defendatu zuen.
Nafarroak behar duen aldaketa, ordea, ez dela «agenda neoliberalak» bultzatzen dituzten PSOE/PSN, UPN/PP nahiz EAJ alderdien eskutik etorriko ohartarazi zuen eta abertzale eta ezkertiarren arteko indar metake- ta defendatu zuen.
GARA | GASTEIZ
Todos los grupos del Parlamento de Gasteiz, excepto el PSE, reclamaron ayer al Gobierno español que de forma «inmediata» impulse una mesa de negociación entre la SEPI, la empresa ATB/AEE y la parte social para impedir el cierre de Babcock Power. La dirección de la firma ha solicitado entrar en concurso de acreedores en los juzgados de lo Mercantil. Por su parte, los trabajadores de Babcock se concentraron frente al Parlamento para exigir soluciones que eviten el cierre de la compañía y corearon consignas en contra de la SEPI, que privatizó la empresa. Durante el pleno, y tras la intervención del parlamentario del PSE José Antonio Pastor, trabajadores de Babcock que seguían el debate desde la tribuna se levantaron y lanzaron gritos en contra del cierre de la empresa, por lo que fueron expulsados de la tribuna.
Haurreskolak Partzuergoko LABeko kideek elkarretaratzea egin zuten atzo Eibarren, Partzuergoaren egoitza aurrean, haurreskoletan ezarri dituzten murrizketak salatu eta administrazio publikoko langileei ezarri zaien %0,8ko soldata igoera beraiei ere ezar diezaietela exijitzeko.