GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bosgarren edukiontzia Gipuzkoan zehar hedatzeko hitzarmena sinatu dute

Gipuzkoako Aldundiak eta Sanmarko Mankomunitateak hitzarmena sinatu dute materia organikoa jasotzeko balio duen edukiontzi marroia udalerri gehiagotan erabiltze aldera. Diputazioak 50.000 euroko diru laguntza emango du proiektua aurrera ateratzeko.

p014_f01_148x093.jpg

Nagore BELASTEGI | DONOSTIA

Garapen Iraunkorreko Saileko diputatu eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari Carlos Ormazabalek eta Sanmarko Mankomunitateko lehendakari eta Errenteriako alkate Juan Carlos Merinok bosgarren edukiontzia Gipuzkoan hedatzeko hitzarmena sinatu zuten atzo.

Diputatuaren esanetan, sinatu berri duten testuarekin Gipuzkoako sei mankomunitateekin hasitako esperientzian pauso bat aurrerago eman dute, orain Sanmarkok -Sasieta, Debagoniena, Urola kosta eta Txingudiko mankomunitateak bezala- materia organikoa biltzeko bosgarren edukiontzia erabili ahal izango duelako.

Ormazabalek azaldu zuenez, Diputazioak 50.000 euro emango dizkio Sanmarkori udalerrietan bosgarren edukiontzia ezartzeko. Donostia da aurreratuen dagoen udalerria, jada Intxaurrondon eta Amaran probak egin dituztelako, baina laster beste herri batzuk hasiko dira.

Diputazioak edukiontzi marroia Gipuzkoan hedatzeko 450.000 euro aurreikusi ditu amaitzear dagoen 2010erako, eta beste 400.000 euro datorren urterako. Proiektu honen helburua 2016. urterako zaborraren %57-60 birziklatzea da. «2009ko datuek diote oso emaitza onak lortu direla eta Europako mailaren gainetik kokatzen garela, baina oraindik zaborren %60k zabortegietan amaitzen du», onartu zuen Ormazabalek.

Atez atekoarekin bueltaka

Donostiak Hernaniri jarri zion errekurtsoari buruz, Mankomunitateko lehendakariak azaldu zuen epaileak oraindik ez duela ezer esan, baina «momentuz, arazo gehiago ez sortzeko», udalerriak aukeratu duen sistemarekin jarraitu ahal izango duela. Paper-kartoi eta ontzien bilketa, berez, mankomunitatearen eskumena dela azaldu zuen Merinok, baina Hernanik atez ateko bilketa erabiltzea aukeratu duenez, udalaren eskuetan utziko dute. Hala ere, zabor hori gainerako herrietan bildutakoarekin batera tratatuko da.

Hondakinen Kontsortzioak atez atekoarekin lortzen den konpostaren kalitatea zalantzan jarri zuen urrian, eta horren inguruan galdetzean, Ormazabalek argitu zuen kalitate txarrekoa den konposta aztertu egiten dutela, txarra dena gainerakoarekin ez nahasteko, baina ez zuen baieztatu atez atekoarekin lortutako materia organikoa kalitate txarrekoa denik.

Horrez gain, Juan Carlos Merinoren hitzetan, bera Mankomunitateko burua denetik, aurreko lehendakariak eta bere taldeak utzitako 50 auzi baino gehiago aurkitu dituzte eta horiek konpontzen saiatzen ari dira. «Orain norabidea zuzentzen» ari direla esan zuen, auzi horiek «denbora, dirua eta energia xahutzen zutelako».

Los gobiernos español y de Lakua, la Diputación de Araba y el Ayuntamiento de Gasteiz constituyeron ayer la sociedad «Vitoria-Gasteiz Alta Velocidad» que se encargará de gestionar el soterramiento del ferrocarril a su paso por la capital alavesa y para la que se destinarán 511 millones de euros. Con este presupuesto además se sustituirá la actual estación de autobús por una intermodal sobre el parque de Arriaga, para lo que los vecinos exigen una consulta popular.

Sailkatzen ikasi

2005. urtetik ia 9.000 konpostagailu eta esku-liburu banatu ditu Aldundiak Gipuzkoan. Horren helburua zabor kopurua murriztea eta biohondakinak ondo sailkatzea da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo