GARA > Idatzia > Kultura> Zinema

eszenak BILBO

«Magical» musikalak ipuin klasikoetako pertsonaiak elkartuko ditu

Imajinatzen al dituzu Edurne Zuri, Pinotxo, Sebastian karramarroa eta Botadun Katua ipuin berean? Pertsonaia horiek guztiek eta gehiagok topo egingo dute datorren abenduaren 25, 26 eta 27an Bilbokoko Arteria Campos Eliseos antzokian eskainiko den «Magical» musikal koloretsuan. Haur nahiz helduei zuzendutako ikuskizunak hamasei aktore bilduko ditu zinema eta literaturako pertsonaia klasikoak antzezteko. Halaber, ahotsak, efektu magikoak eta akrobaziak zuzenekoak izango dira. Informazio gehiago www.arteria.com gunean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo