GARA > Idatzia > Kultura

ANTZERKIA

Agerre Teatroak «Nork ikusi du Dultzinea?» eskainiko du Etxarri Aranatzen

Agerre Teatroak haurrentzat zein familia osoarentzat sortutako «Nork ikusi du Dultzinea?» lan berria izango da ikusgai Etxarri Aranatzeko kultur etxean igande arratsaldean, 17.30ean. Oraingoan ere, konpainia gipuzkoarrak azken ikuskizunetan gogoan hartutako elementu komunak erabiltzen ditu berriro ere, hala nola Urrezko Mendeko antzerkia edota Miguel de Cervantesen «On Kixote» liburuko protagonista zein Sancho Panza eta Doltza/Teresa pertsonaiak. Maite Agirrek idatzi eta zuzendutako pieza honek Ainhoa Pineda antzezlea, David Azurza kontratenorra eta Amaia Corral txalapartaria biltzen ditu agertoki gainean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo