Angeluko ACKOP enpresan bere ordezkari bat jazarri dutela salatu du CFDTk
A,M, | BAIONA
Angeluko AKCOP enpresako kontulari bat bi urtez jazarria izan dela salatu du CFDT sindikatuak. Gorabeherak 2007an hasi ziren, Hiriburuko Copelectronic kooperatibak enpresa erosi ostean.
CFDTren laguntzarekin 2008ko maiatzean langileen ordezkari hautatu zutenetik, zuzendaritzaren eta bere arteko harremanek okerrera egin zuten eta bi urtez, bulego batean baztertuta, inolako eginkizunik gabe eta etengabe hitz txarrak entzunez eduki dute.
Zuzendaritza kaleratzen saiatu zen, baina Lan Ikuskaritzak eta Lan Ministerioak ez zuten bidezko jo kaleratzea. Gauzak horrela, azkenean kontratua borondatez eteteagatik kalteordainetan 75.000 euro jasotzeko eskaintza egin zion enplegatuari, berak eta Prud'hommes lan arloko epaitegiak ontzat eman zuena 2010eko uztailean.
Alta, CFDTk salatu duenez, Copeletronic-ek ez dio oraindik kopuru guztia ordaindu, ezta langabezian izena eman ahal izateko agiriak eman ere.