OSASUNA Getaferen bisita Sadarren
Juanfranek osasuntsu utzi nahi du talde gorritxoa
Gaurkoa izango da, ziur asko, Alacantekoaren azken partida garaipena behar duen Osasunarekin.
GARA | IRUÑEA
Iturri gehienen arabera, aste honetan etorriko den baieztapen ofizialaren zain, gaurkoa izango da ziur asko Juanfran Torresek Osasunarekin jokatuko duen azken partida. Ezusteko handiren bat gertatzen ez bada, Atletico Madrilen jokatuko du erdilariak aurrerantzean 5 milioi euro ingururen truke. Aurretik, baina, ospea eman dion taldea kirol egoera osasuntsuan uzteko, lehia garrantzitsua izango da gaurkoa, Kopan pattalaldia erakutsi duen Getaferen aurka. Bide batez, taldearen kirol egoera hobea edo erosoagoa den heinean, errazagoa dirudi, jokalariak nahi duen bezala, fitxaketa ahalik eta azkarren gauzatzea.
Protagonista nagusiak ez du gaiaren inguruan hitz egin nahi izan, baina Twitter sare sozialean argi mintzatu da. «Denentzako oharra!!!... Oraintxe gehien arduratzen nauena Getaferi irabaztea eta horren garrantzitsuak diren hiru puntuak nire taldekideekin ospatzea da». Jasotako erantzunen artean, egun Real Madrilen ari den Arbeloarena da, agian, argigarriena. «Zorte on asteburu honetan! Kopan ikusiko dugu elkar» idatzi zion, Madrilgo bi taldeek elkarren aurka jokatu beharreko derbiaren inguruan.
Bere garaian Jose Antonio Camachok Juanfranek taldea ez zuela utziko uste zuela esan zuen arren, ez zen horren ziur agertu atzo emandako prentsaurrekoan. Entrenatzaileak adierazi zuenez, ez du Pachi Izcorekin gaiaz hitz egin, «baina diruak agintzen du. Ez dakit Atletico Madrilek Osasunak eskatutakoa ordainduko duen. Juanfranek alde egiten badu, merkatuak hala agintzen duelako izango da».
Erdilariaren hutsuneak taldean izan dezakeen eraginaren gainean ez zuen sakondu nahi izan murtziarrak. «Gertatzen bada, ikusiko dugu taldeak nabaritzen duen ala ez. Titular garbia da, baina ez du gertatu aurretik horren inguruan hitz egitea merezi», gaineratu zuen gorritxoen entrenatzaileak.
Hori bai, aste osoan gaiaren inguruan horrenbeste hitz egin izanak jokalariarengan izan dezakeen eraginak nolabaiteko kezka eragiten dio. «Erabat zentratua ez baldin badago, noski arduratzen nauela, baina ez dut horretarako motiborik ikusten. Bera oso profesional ona da eta ez diot ezer berezirik nabarmendu. Beste gauza bat da hobeto edo okerrago jokatzea eta horren errua zurrumurruei leporatzea, baina ez dugu inolako zalantzarik», gaineratu zuen Jose Antonio Camachok.
Zailtasunak hasi aurretik
Gauza da, aurretik duen egutegia ikusita -etxetik kanpo bi partida jokatu behar ditu eta Real Madrilen bisita izango du Sadarren-, gaurkoa oso partida garrantzitsua dela gorritxoentzat. Izan ere, azken bost partidetan bi puntu baino ez dituzte eskuratu nafarrek eta jaitsiera postuak lau puntu eskasera hurbildu dira.
Hamaikakoari dagokionez, badirudi Camachok ez duela zalantza handirik izan deialdia osatzeko; prest dituen hemezortzi jokalariak sartu ditu, eta bi berrikuntza izan daitezke Getaferen aurka. Ziurra ematen du Lolok Puñalen aldamenean jokatuko duela zelai erdian eta honek Vadocz hungariarra punta erdiko lanak egitera eramango du. Aurrean, lesiotik osatuta, Camuñas taldera itzuliko da eta badirudi sendagiria atzo bertan jaso zuen Pandianik ez duela, hasieratik behintzat, jokatzeko aukerarik izango.
Taldeak kolpe latza jaso zuen Errege egunez Betisek Kopatik kanpo utzi eta gero. Michelek atzo esan zuen andaluziarren aurka gertatutakoa «justifikaezina» dela.
A pesar de que casi toda la atención de su comparecencia pública estuvo centrada en el tema Juanfran, José Antonio Camacho volvió a evidenciar que está, si cabe, un paso más lejos de la afición. El de esta tarde es un partido muy importante a la hora de fijar por qué va a luchar el equipo en las próximas semanas, ya que una derrota acercaría peligrosamente los puestos de descenso. Preguntado por si la gente se podría poner nerviosa en caso de caer derrotados, el de Cieza respondió que «eso ya no depende de mí. Nosotros saldremos al campo a ganar. Si la gente se pone nerviosa ese será su problema. El objetivo es muy claro y hay que conseguirlo partido a partido. Nosotros salimos a ganar donde sea, y a lo mejor es uno de los mayores defectos que tenemos, pero conmigo no vamos a cambiar», declaró.
En torno a si la eliminación copera puede pasar factura al equipo azulón, el técnico rojillo entiende que lo que debe atosigar al equipo de su amigo Míchel es el juego que haga Osasuna. «Las dudas se las tenemos que poner nosotros. Que vean que va a ser muy difícil. Todos los equipos que vienen aquí saben que es muy difícil jugar ante nosotros».
Preguntado por el rival, Camacho señaló que «es un buen equipo que fuera de casa está demostrando mucho poderío. Hay que trabajar los 90 minutos. Tiene jugadores de mucha calidad e intentarán controlar el balón. Nosotros estamos dando buena medida, lo que hace falta es que lo concretemos con el gol».
El técnico rojillo añadió que «para mí, nosotros estamos respondiendo bien y el único problema que tenemos es el gol, que es lo que manda en el fútbol. Salimos al campo a ganar cada partido y el objetivo es muy claro. El Getafe sabe que aquí es muy difícil jugarnos a nosotros y vendrán preparados para ello. Esa es la sensación que tenemos». GARA