GARA > Idatzia > Kirolak> Gipuzkoa Basket

Saskibaloia Gipuzkoa Basketen eta Baskoniaren arteko derbia, Donostian

Ez dago lagunik, ezta ezagunik ere, garaipenek urrea balioa dutenean

Donostiarrek Koparako aukerak indartzeko eta joan den igandean Alacanten aurkako hanka-sartzea ahazteko, garaipena lortzea ezinbestekoa dute. Antzeko egoera bizi izan zuten iaz Pablo Lasoren mutilek, eta zazpi porrot jarraian pilatu zituzten.

p040_f01.jpg

Arnaitz GORRITI

Saskibaloiari dagokionez, donostiarrek eta gasteiztarrek harreman ona dute. Jakina da San Sebastian Gipuzkoa Basketeko eta Saski Baskoniako zuzendaritzetako kideek oso erlazio ona dutela; askotan ikusi izan ditugu Miguel Santos edo Gorka Ramoneda Josean Kerejetarekin Zurbaoko edo Donostia 2016 Arenako palkoan elkarrekin kontu-kontari. Pablo Laso gasteiztarra da eta harro dago; Caja Laboral Baskonian Ander Garcia bergararrak jokatzen du. Derbia baino lehengusuen arteko partida jokatuko da gaur eguerdian Donostian.

Alabaina, ACB Liga dago tartean, eta akabo lagun giroa. Horrez gain, Kopa jokatzeko borrokan ari dira biak ala biak, eta ezin dute, donostiarrek batez ere, partidarik nolanahi oparitu. Gaurko garaipenak urrea balio du, eta baloia airera botatzen delarik, kantxan ez dago ez lehengusurik ez lagunik, ezta ezagunik ere.

«Baskonia talde zaila eta gogorra da beti, baina guk erakutsi izan dugu beraiei irabazteko gai garela. Zergatik ez diogu ba berriro irabaziko», dio Albert Mirallesek.

Azken bi neurketak galdu ditu Lagun Aro Gipuzkoa Basketek, bereziki mingarria izan zen Alacanten aurka joan den igandean jasotako muturrekoa. «Ez dakit zer gertatu zen. Aurreneko zatian ez genuen gure lana behar bezala burutu, eta Alacantek orduan hartu zuen abantaila gero oso astuna egin zitzaigun», aitortu du asteon Ricardo Urizek. «Partida txarra baino arraroa izan zen», gaineratu du Jimmy Baronek. «Defentsan txukun ibili ginen eta hirugarren laurdenean buelta eman genion markagailuari. Baina orduan, hobekien ari ginenean, jokatzeari utzi genion. Ez dakit zergatik, baina gure lana bertan behera utzi genuen, eta konturatzerako beraiek zortzi puntuko abantaila hartu zuten, eta ezin izan genion bueltarik eman», gaineratu du Rhode Islandeko «hontzak».

«Alacanten meritua ezin dugu ukatu», ihardetsi du Mirallesek, «baina beraiek irabazi baino partida guk geuk galdu genuela esan dezakegu».

Eskarmentua beharrezkoa delako

Iaz ere Kopa esku-eskuan izan eta azken orduan ihes egin zion talde gipuzkoarrari. Alde batetik, bada, 2010eko oroitzapen txarra etor liteke -zazpi porrot pilatu zituzten jarraian Lasoren mutilek Kopatik at geratu ostean-, baina, bestetik, iazkoaren eskarmentuak halakorik berriro ez gertatzeko balio diezaioke.

«Kopa dela-eta ez daukagu inolako obsesiorik», dio David Doblasek, «aurten sekula baino garestiago baitago aurreneko zortzien artean amaitzea aurreneko itzulia. Gure obsesio bakarra garaipena lortzea da. Jarraian bi porrot pilatu ditugu eta, hortaz, hirugarrenik ez pilatzea besterik ez dugu buruan. Iaz nahikoa aztoratu gintuen Kopan sartzeko aukerak eta azkenean zazpi porrot baino ez zizkigun ekarri horrek. Ezin dugu berriro halakorik gertatzen utzi».

Aste barruan berriketarako gogorik izan ez duena Andy Panko izan da. «Azken bi asteetan dena gaizki atera zaigu. Badakigu zer egin bide zuzenera itzultzeko. Dakigun hori egitea besterik ez zaigu falta».

 
gipuzkoa basket-baskonia
Batista, la «garra charrúa» añadida al «carácter Baskonia»

No hay duda de que será Esteban Batista la gran atracción del Caja Laboral Baskonia para el derbi de hoy. El pívot uruguayo, recién llegado del Fuenlabrada, tendrá sus minutos, aportando su sangre caliente y sus buenos movimientos, una suerte de añadido de la «garra charrúa» al conocido «carácter Baskonia», un explosivo cóctel a poco que se combine como es debido.

Desde luego que no le vendrá nada mal al maltrecho juego interior baskonista la llegada de un efectivo como éste, ya que pese a lo grandes partidos realizados por Barac, el conjunto gasteiztarra echaba de menos más de la cuenta un buen recambio bajo los aros, ante todo después del fiasco que ha resultado Marcus Haislip.

Asimismo, habrá que ver cómo se comportan los exteriores del Caja Laboral Baskonia, sobre todo unos bases que dejaron muchas dudas en el último partido, con la merecida derrota ante el Estudiantes. Tanto Marcelinho Huertas como Pau Rubas y David Logan no lograron ejercer de pilotos de un equipo por momentos a la deriva, y que sólo se mantiene a flote gracias a las buenas individualidades. Resultará especialmente bonito de ver el duelo entre Javi Salgado y Marcelinho Huertas, dos ex compañeros que guiaron a Bilbao Basket a su explosión deportiva y que, pese a los altibajos de las últimas fechas, están ofreciendo un buen nivel en Donostia y Gasteiz.

Por último, destaca el regreso al juego de Nemanja Bjelica, después de que se perdiera el último partido por lesión. San Emeterio podrá así tomar aire. A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo