GARA > Idatzia > Ekonomia

Pentsioen inguruan ez dute adostasunik lortu Madrilen

GARA |

Estatu espainoleko Lan ministro Valeriano Gomezek eta CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek datozen egunetan pentsioen erreformaren inguruan negoziatzen jarraitzea adostu zuten atzo.

Joan den ostiralean hasi zituzten bilkurak bi aldeek Gobernu espainolak iragarritako pentsio sistema publikoaren erreformaren inguruan akordioa lortu nahian. Atzo ere egun osoz izan ziren bilduta, baina ez zuten adostasunik lortu.

Hain zuzen, Lan ministro espainola eta sindikatuetako ordezkariak, CCOOko idazkari nagusi Ignacio Fernandez Toxo eta UGTko Candido Mendez buru, goizeko hamarretan elkartu ziren atzo, Efe agentziak zabaldu zuenez, eta ia hamar orduz, iluntzeko zortziak arte, negoziatzen aritu ziren. Gobernuak eta sindikatuek isilpean gorde dute bi egunetan bilkura lekua eta gaur negoziatzen jarraituko duten ere ez zuten argitu nahi izan atzo.

Akordioa lortzeko oztopo nagusia erreformak jasotzen duen neurrietako bat da, hain zuzen, erretiroa hartzeko adina egungo 65 urtetik 67 urtera atzeratzearen ingurukoa. CCOO eta UGT neurri horren aurka dira eta, Gobernuak bere asmoari eusten badio, greba orokorra deitzea ez dutela baztertzen adierazi dute azken egunetan.

Hego Euskal Herrian, berriz, pentsio sistema publikoa murriztearen aurkako greba orokorra deitua du dagoeneko gehiengo sindikalak datorren urta- rrilaren 27rako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo