GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

AIZKORA Urrezko Lehiaketa

Olasagasti eta Saralegi torneotik kanpo geratu dira

Azurmendik eta Atutxak irabazi zituzten atzoko saio guztiak.

p036_f01.jpg

Jon LEUN DA

Joxemari Olasagasti eta Ruben Saralegi Urrezko Aizkoratik kanpo geratu ziren, atzo Arbizun Azurmendiren eta Atuxaren aurka galdu ostean. Jokatutako bi saioak galdu egin dituzte, eta, gainera, jokatu beharrekoak jokatuta daude. Beraz, multzo honetan lehen postuan geratzen dira Azurmendi-Atutxa eta Arrospide-Mugertza II.a. Elkarren aurkako saioan erabakiko da multzoko lehen postua.

Azurmendik eta Atutxak atzo jokatu beharreko saio guztiak irabazi egin zituzten. Hasteko, 45 ontzako enborra zeinek kolpe gutxiagoan moztu neurtu ziren, eta Azurmendik eta Atutxak 36 kolpe emanda erdibitu zituzten, eta Olasagastik eta Saralegik, berriz, 41 behar izan zituzten.

Bigarren lanean, kana-erdiko enborra zutik erdibitu behar izan zuten, eta berriro ere gipuzkoarra eta bizkaitarra gailendu ziren. Enborra 1 minutu eta 41 segundoan moztu zuten, eta aurkariek, berriz, 2.02an.

Hirugarren lanean, 60 ontzako enborra moztu behar izan zuten, eta hor 1.29 izan zen Azurmendiren eta Atutxaren denbora, eta 1.43 igeldoarraren eta leitzarraren denbora.

Laugarren lanean, 45 ontzako enbor bat zutik jarrita eta beste bat etzanda jarrita izan zituzten, eta hor ere Azurmendi eta Atutxa izan ziren onenak. Lanak 2 minutu eta 23 segundoan amaitu zituzten, eta 3 minutu eta 3 segundoan, berriz, Olasagastik eta Saralegik.

Azken-aurreko lanean, bina 60 ontzako moztu behar izan zituzten, eta hor ere Azurmendi eta Atutxa izan ziren garaile. 4.19 izan zen beraien denbora eta 51 segundoko tartea kendu zieten aurkariei. Azkeneko lanean, txanda librean, lau kana-erdiko eta bi 60 ontzako moztu behar zituzten, eta Azurmendik eta Atutxak 11 minutu eta 29 segundoan moztu zituzten. Aurkariek, berriz, 11 minutu eta 45 segundoan. Egin beharreko lan guztiak burutzeko, berriz, 21 minutu eta 52 segundo behar izan zituzten, eta Olasagastik eta Saralegik, berriz, 24 minutu eta 24 segundoan amaitu zituzten.

Zilarrezko mailako norgehiagoka ere jokatu zen atzo Arbizun, eta ez zen ezusterik izan, Erdozia eta Irazabal ziren garaipena erdiesteko faboritoak, eta haiek lortu zuten garaipena Beltza eta Resanoren aurka. Atzoko ikusmina dezentekoa zen, eta hori Arbizun nabaritu zen, jende asko batu baitzen saioa ikustera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo