GARA > Idatzia > Ekonomia

Ezker abertzaleak, EAk eta Alternatibak ezkerreko itun fiskala aurkeztu dute Gipuzkoan

GARA | DONOSTIA

Ezker abertzalea, Eusko Alkartasuna eta Alternatiba «ezkerreko itun fiskala» aurkeztu zuten atzo Gipuzkoan, lurralde horretan aldaketa fiskalak lortzeko lan egiteko konpromisoa hartuz.

Iñaki Errazkinek (ezker abertzalea), Iñaki Agirrezabalagak (EA) eta Ander Rodríguezek (Alternatiba) Gipuzkoak bere subiranotasun fiskala erabiltzeko premia nabarmendu zuten itu horren aurkezpenean.

Modu horretan zerga politikaren oinarriak, «Erresumako Gobernuaren» ere-duari jarraitu beharrean, «progresibitatea, gizarte-justizia eta iruzurraren aurkako borroka izan daitezen» nahi dute.

Agiria premiazko hamar neurri jasotzen ditu. Besteak beste, Ondare Zerga berriro indarrean jartzea, «erregimen pribilegiatuak» kentzea edo zerga arau «berdeak» ezartzea propsatu dute. Hiru erakundeek progresibitaten aurrera jotzearen alde agertu ziren.

Halaber, zerga politika berri horren bitartez helburu sozialak lortzea defendatzen dute, etxebizitza eta inguru giroaren babesaren arloetan edo berdintasun politikak suspertzeko eta pobrezia errotik kentzeko.

Lan ordainduta ez diren bestelako jarduereei -lan boluntario edo etxeko lana- ere bere garrantzia eman behar zaiela azaldu zuten,

Aipatu zituzten proposamenen artean «iruzurraren aurkako plan gogorra prestatu eta martxan jartzea, beharrezkoak diren baliabide guztiekin», azpimarratu zuten.

Errenta Zergako taulak aldatzea ere eskatzen dute «zerga hau zuzenagoa izan dadin».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo