FINANTZA MINISTROEN BILERA
Banku eta kutxen kaudimena neurtzeko azterketa zorrotzagoak egingo dizkie EBk
Europako Batasunak kaudimena neurtzeko azterketa berria egingo dio banku-sektoreari, oraindik dauden zalantzak behin betiko desagertzeko. Izan ere zor publikoan eta eraikuntzan egin dituzten inbertsioek banku eta kutxeen kontuak kutsatzen dituzte. «Proba zorrotzagoa eta gogorragoak behar ditugu», adierazi zuen atzo Michel Barnier, Finantza Zerbitzuko komisarioak, Europako Finantza ministroek egin zuten bileraren ostean. Likidezia eskuratzeko ahalmena ere neurtuko da proba horietan, Barnierrek iragarri zuen hitzarmenaren arabera. Hala ere, hitzarmena ez da behin betikoa eta datorren otsailean berriro aztertuko dute ministroek.