GARA > Idatzia > Kirolak> Gipuzkoa Basket

Lagun Aro GBC Fuenlabradaren aurka, Donostia 2016 Arenan

Etsipenak bietako zein jotzen duen ikusteko ordua

Azken jardunaldietan porrotak pilatu ostean, Kopatik at geratu dira talde biak. Madrildarrek, are gehiago Batista gabe, maila kaskarragoa dute etxetik kanpo.

p042_f01.jpg

 
LAGUN ARO GBC-FUENLABRADA

Arnaitz GORRITI I

Aurreneko itzulia amaitu ostean lur jota egoteko arrazoirik inork baldin badu, Lagun Aro Gipuzkoa Basket eta Fuenlabrada dira horiek. Biak ala biak, nahiz eta berez maila mantentzeko baino pentsaturik ez dauden taldeak izan, Koparako sailkatzearren borrokan ibili dira azken unera arte, baina biak ere kanpoan geratu dira, aurreneko itzuliko azken jardunaldietan porrota porrotaren gainean pilatu ondoren.

Bada, ikusi egin behar bi taldeetatik zeinek ekiten dion hobeto ligaren bigarren zatiari. Galdutako aukerari bueltaka dabilenak garesti ordain lezake, eta okerrago litzatekeena, aurkari zuzen bati indarra eman. Zazpi bider neurtu dituzte indarrak talde biek, eta behin bakarrik irabazi dute donostiarrek. Iaz izan zen, 80-75. Beraz, arerio gaiztoa izango du aurrean Gipuzkoa Basketek gaur eguerdian.

«Taldeak garaipena behar du, baina talde indartsuen kontra emandako itxura ona berresteko, beste ezer baino gehiago», adierazi du asteon Pablo Lasok.

Etxetik kanpo eta Batista gabe

Gipuzkoa aldean ongi moldatzen den arren, Fuenlabradak beherantz egin du azken asteetan, Esteban Batista Gasteizera joan denez geroztik batik bat. Orain gainera, Chus Mateo bigarren entrenatzailea Malagara joan zaie Unicaja taldearen entrenatzaile kargua betetzera.

Egia da bestela ere, Fernando Martin kiroldegitik urruti maila ona ematea asko kostatzen zaiela. Dena dela, Pablo Laso ez da madrildarren balizko memento txarraz fidatzen. «Batistaren hutsuneari buruz asko hitz egin da, baina, nahiz eta galdu, erakutsi dute beren nortasuna ez dutela galdu», ohartarazi du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo