Berezkoak Buruz Burukoa
Arrangoitzen abiatuko da finalerdietako ligaxka
J.L.
Berezkoen Buruz Buruko Txapelketako finalerdietako ligaxkako zozketa atzo egin zen Baionan, eta igandetik aurrera izango diren partidetarako egutegia jadanik prest dago.
Arrangoitzen hasiko dira ligaxkako partidak datorren igandean 16.00etatik aurrera. Lehen neurketan, Bonebeltxen aurka jokatuko du Waltarik, egungo txapeldun eta aurtengoa irabazteko faborito nagusiak.
Jarraian, Kurutxari eta Harizmendi arituko dira nor baino nor. Bigarren jardunaldia otsailaren 6an Garindainen izango da, eta 16.00etatik aurrera lehen jardunaldiko galtzaileak lehiatuko dira. Jarraian, berriz, lehen jardunaldiko bi irabazleak lehiatuko dira.
Azkeneko jardunaldia otsailaren 13an Donapaleun izango da eta lehen jardunaldiko irabazleak eta galtzaileak gurutzatuko dira. Finala otsailaren 27an Donibane Garazin jokatuko da.