GARA > Idatzia > Ekonomia

ARABA, BIZKAIA, GIPUZKOA

Lanbideko administrazio kontseiluko lehen 15 kideak izendatu dituzte

Lakuako Gobernuak Lanbide euskal enplegu zerbitzuko administrazio kontseiluko lehen 15 kideak izendatu ditu jada. Hala, Javier Ramos hautatu dute gobernu organoko zuzendari. Lakuaren izenean, Lanbide Heziketako sailburuorde Carlos Crespo, Industria Garapeneko zuzendari Juan Jose Garayar, eta Andres Araujo, Ekonomia Saileko sailburuordea izango dira kontseiluan. Enpresarien ordezkariak, Nuria Lopez de Gereñu Confebask-eko idazkari nagusia eta beste lau enpresari izango dira. Azkenik, sindikatuen aldetik, ELAko Ioseba Villareal eta Mikel Noval, CCOOko Maria Dolores Garcia, LABeko Oihgan Ostolaza eta UGTko Felipe Garciak hartuko dute parte. ELAk eta LABek adierazi dute, ordea, oraingoz ez dutela erakundean parte hartuko, Lakuaren politikak «babesteko» sortua dela uste baitute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo