GARA > Idatzia > Ekonomia

ARABA

Subrogazioa exijitzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Ceplastik-eko langileek

Ceplastik enpresako langileek elkarretaratzea egingo dute gaur Arabako Jundiz industrialdean Ceplastik-ek lehen betetzen zuen eraikinean sartu den talde berriak subrogatu ditzala exijitzeko. Pasa den abenduaren 30ean Ceplastik-eko 117 langileak lanik gabe geratu ziren epaitegiek kontratuak iraungitzea onartu ostean. Langileen arabera ordea, talde berri batek hartu du desagerturiko enpresaren lekua, baina haren makinaria eta lehengaiak erabiltzen ditu, baita Ceplastik-ek egiteke zituen enkarguak egin ere. Hala, hainbat langilek beren lehengo postuak «okupatzeko» asmoa azaldu dute, uste baitute talde berria Ceplastik-en «jarraipena» dela eta beraz «kontratuak subrogatu behar» dituela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo