GARA > Idatzia > Ekonomia

SESTAO

Bi orduko lanuztea deitu dute La Navalen lan-kargarik gabe daudela salatzeko

Sestaoko La Naval ontziolako langileek bi orduko lanuztea egingo dute etzi lantegia lan-kargarik gabe dagoela salatzeko. 9.00etatik 11.00etara deitu dute lanuztea eta tarte horretan ontziolaren inguruan manifestazioa egingo dute. Era berean, ostiralean bilduko da La Navaleko zuzendaritza batzordea, eta lantegiko arduradunekin biltzen saiatuko dira langileak. Miguel Macias enpresa batzordeko lehendakariak atzo Efe agentziari adierazi zionez, enpresak bizi duen egoeraren aurrean, taldeko zuzendariek «ezkutatu» barik, «aurpegia eman behar dute». Ontziolako ekoizpen laneko esparruak hutsik daude, oraindik ez baita indarrean jarri pasa den uztailean Jan de Nul  armadore belgikarrarekin izenpeturiko kontratua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo