BERREGITURAKETA PLANA
Prisa taldeak %18 murriztuko du bere lantaldea, 2.500 langile inguru
Prisa taldeak mundu osoko bere langileen artean berregituraketa prozesua egingo duela jakinarazi zuen atzo eta langileen %18 murriztuko dituela, 2.500 inguru. Estatu espainoleko 2.000 langileri eragingo dio prozesuak eta 500 ingururi Portugalen eta Ameriketan. Lantaldearen berregituraketa 2012. urteko lehen hiruhilekoraino luzatuko dela adierazi dute. Planaren helburuak, Prisak azaldu duenez, «taldeen neurri egokia, baliabideen arrazionalizazioa, homogeneizazioa eta izaera globala duten prozesuen zentralizazioa» lortzea da. Komunikabideen eta edukien eremuan gertatzen ari diren aldaketen ondorioz, Prisaren transformazioa beharrezkoa dela defendatu du taldeak.