Xabier Euzkitze 2007/1/23
Euskararen aholku batzordea
Diario de Noticias
(...) Atzo bertan irakurria: «No sé que presitigio puede dar el saber una lengua que es utilizada para enfrentar a la ciudadanía». Bistan da lapiko motz baten aburua dela, baina horrelako asko izaten da eta aldeko dozenaka boto biltzen dituzte.
Egia da, edozein gisaz, euskara gatazka-iturri etengabe bihurtzen zaigula. Politikaren eremutik ateratzen saiatu behar genuke, hizkuntzen eta hiztunen arteko bizikidetzaren mesedetan. Zaila da. Mintzairarik ahulenaren aldeko ezinbesteko neurriak herritarren berdintasunaren aurkako erasotzat hartzen dituzte, eta beti dago horri etekin politikoa ateratzen saiatuko denen bat. Euskararen Aholku Batzordean, bai ni kide izan nintzenean eta bai orain, jende baliotsu ugari dago. Euskarari buruzko aholkuak emateko haren aldeko jarrera izan beharra dago nahitaez, helburua eutanasia ez bada behintzat. Baldintza hori urrundik ere ez du betetzen Jon Juaristi ETAkide ohi harrigarriro birziklatuak: «El euskera no ha servido como vehículo cultural. (...) El euskera, para mí, es un idioma del pasado. (...) Obviamente las lenguas no matan, pero se mata en nombre del euskera. Jamás sobre esta tierra de cristianos / volveré a hablar vuestro ingrato euskera. (...)La lengua vasca nunca ha sido perseguida sino abandonada espontáneamente por sus hablantes, conscientes de su escaso valor, por lo que la normalización lingüística no tiene justificación histórica». Horrelako txorogaizto batek ez diezaioke sekula mesederik egin euskarari, aurka baitago. Bakoitzak atera ditzala kontuak, baina nik baditut galdera batzuk: nork proposatu du pertsona hau EABko kide? Zer helbururekin? Nola onartu dute Hizkuntza Politikarako Sailburu-ordeak eta Kultura Sailburuak? Nola eta zertarako onartu du Juaristik berak izendapena? Gaixo euskara, honen aholkuek salbatu zain badago...