GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Fredi Paia 2007/1/28

Gure etorkizuna

berria

Atzo greba egin genuen gure etorkizunaren alde. Ez naiz egun bateko greba tresna bezala baloratzen hasiko. Ez behintzat alternatiba eraginkor bat bururatzen zaidan arte. Baina arazoaren muina tabakoaren legea onartu dugun otzantasunarekin lotuago ikusten dut nik enpresarien jarrerarekin baino. (...) Eta aberatsak, definizioz soilik lapurra edo lapurren ondorengoa izan litekeena, antzerki honetan tokatzen zaion gidoia bete besterik ez du egiten. Langilea da bere papera interpretatzeari uko egin diona. Borroka ideologikoaren ahultasuna ikusten dut nik guztiaren atzean.

Hamar urte barru, biriki kantzerrak gaur besteko indarra edo handiagoa duenean inflexio puntu bat espero dut. Autoak produzitzeari uzteak askoz eragin positiboagoa izango luke gure osasunean (...). Pentsioen aferan ere askok logikoa ikusten du gazte gutxiago badago sistema bera arriskuan egotea. Eta inork ez du esaten afera produktibitatearekin lotuago dagoela langile kopuruarekin baino. Hau da, gaurko langile bakar batek aberastasun askoz handiagoa sortzen duela bere traktorearekin orain 50 urte bere aitaitaren zortzi anaiek golde eta laiez baino.

Ez dut ulertzen zergatik esaten duten gure etorkizuna umeak direla. Ez dauka zentzurik, gu ez gara berriz ume izango. Gure etorkizuna aitaita-amamak dira, horrantz goaz bidean jausi ezik eta gure nagusiei eskaintzen diegun bizimodua da bizitza osoko izerdiaren truke jasoko duguna. Bakoitzak gure etxea behar genuela esan ziguten, askatasunaren izenean, eta orain eskubideak defendatzeko zorpetuta, guraso zaharrak abandonatuta eta gure umeak umezurtz dira. Guk, bitartean, gure iraganari begira jarraitzen dugu, gure etorkizuna delakoan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo