GARA > Idatzia > Ekonomia

Jhon Paulson inbertsio gestoreak 3.760 milioi euro irabazi zituen iaz

GARA | NEW YORK

Hedge fund inbertsio askeko funtsen gestore Jhon Paulson-ek 3.670 milioi euro poltsikoratu zituen iaz. «The Wall Street Jounal» egunkariaren arabera, merkatuen historian inbertitzaile batek jaso duen irabazirik handiena da, Paulsonek berak 2007. urtean subprime hipoteken aurka egin zituen apustuekin irabazi zituen 2.940 milioi euroen gainetik. Era berean, Appaloosa Management-en sortzaile David Tepper-ek eta Bridgewater Associates-eko arduradun Ray Dalio-k 1.400 eta 2.200 milioi euro arteko irabaziak izan zituzten.

«Paulsonek eta eliteko beste hainbat gestorek lehengaien, suspertzen ari diren merkatuetako taldeen, bankuen akzioen eta AEBetako Altxorraren bonuen inguruan apustu ziurrak egin zituzten», esan du egunkariak.