GARA > Idatzia > Ekonomia

Euriborrak %1,545ean itxiko du urtarrila, 2009ko ekaineko marka gaindituta

GARA | MADRIL

Hamabi hilabeterako Euriborra, hipoteken interes-tasa zehazteko adierazle nagusia, %1,545ean kokatuko da urtarril bukaeran. 2009ko ekainaz geroztik, hilabeteko tasarik altuena da hau eta on- dorioz duela urtebete sinaturiko hipotekak hilabeteko 20 euro inguru garestituko dira, edo 250 euro urteko. Modu honetan, hipotekak dituztenek seigarren hilabetez jasango dute beren maileguen garestitzea. Iazko martxoan %1,232ko minimo historikoan kokatu zen Euriborra. Apurka haziz joan zen adierazlea, eta joan den abuztuan nabaritu zen igoera handiena, hipoteken maileguak hileko 70 eta 250 euro artean hazi baitira ordutik.

Europako Banku Zentralak egiten dituen interes-tasen igoeren nahiz jaitsieren arabera jokatzen du Euriborrak. Azken 20 hilabetetan %1ean mantendu ditu interes-tasak bankuak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo