GARA > Idatzia > Kirolak> Eskubaloia

Munduko Txapelketa

«Danimarkar dinamitak» Frantzia lehertu nahi du

GARA | MALMÖ

Danimarkak bere historian bigarrenez jokatuko du Munduko Txapelketako finala. «Dinamita danimarkarrak» zilarrezko domina lortu zuen 1967an, Txekoslovakiaren aurka galduta. Gaur arratsaldean 17.00etatik aurrera izango du bigarren abagunea. Malmö Arena pabilioia daniarrez mukuru egongo da gainera, Mikkel Hansen eta enparauak animatzen.

Alabaina, Ulrik Wilbek-en mutilek lan zaila dute: munduko egungo txapeldun den Frantzia menperatzea, alegia. Danimarkak Espainiari bezala, «oilarrek» merezita irabazi zioten finalerdietan Suediari. Nahiz eta Karabatic eta Omeyer beren mailaz azpitik aritu, Michael Guigou eta Bertrand Guille-ren golak nahikoa izan ziren etxekoak kanporatzeko.

Suediarrek, berriz, merezita irabaziko lukete brontzea 14.30ean Espainiari irabaziz gero. Zaleak alde dituzte, baina tentuz ibili beharko dute Valero Riveraren mutilekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo