Zabalik da FANT fantasiazko zinema jaialdian lehiatzeko lanak aurkezteko epea
GARA | BILBO
Bilboko Udalak dagoeneko ireki du FANT fantasiazko zinema jaialdian lehiatuko diren lanak aurkezteko epea -azken eguna, martxoaren 31 izango da-. Datorren maiatzaren 2tik 8ra bitartean ospatuko da aurten 17. edizioa izango duen jaialdia, eta antolatzaileek iragarri dutenez, aurreko edizioan estreinatu ziren bi sariekin jarraituko du jaialdiak, hots, epaimahaiaren eta jaialdiko ikusleen iritziz film laburrik onenak direnek 3.000 euroko sari bana eskuratuko dute.
Aipatutako sariez gain, FANTek ohiko sariak ere banatuko ditu: sail ofizialeko genero fantastikoko film onenari ematen zaion saria baita FANTROBIA saria. Honakoa, film onenaren kasuan gertatzen den bezala, ohorezkoa da. Errekonozimendu hau azken urteetan, zinema fantastikoaren barruan gorantz doan balio gisa azaldu den pertsonari edo erakundeari ematen zaio.