Urkulluk esan du estatutuak aurkeztean baloratuko direla ezker abertzalearen keinuak
Bozetan parte hartu nahi badu, badakiela zer egin behar duen ohartarazi dio berriz ere Iñigo Urkulluk ezker abertzaleari, eta azken horren keinuak marka politiko berriaren estatutuak aurkezten dituenean baloratuko dituztela nabarmendu du. Bien bitartean, «hipotesiei» eta «balizko etorkizunei» ez erreparatzea eskatu die PSOE eta PPri. Rufi Etxeberriak, bestalde, aurkeztutako estatutuetan ez dela zalantzarako tokirik izango adierazi du.
GARA
«Barne Ministerioan marka politiko berriaren estatutuak aurkezten dituztenean ikusi beharko ditugu ezker abertzalearen keinuak», hala adierazi zuen EBBko lehendakari Iñigo Urkulluk Sabino Arana Fundazioaren sarien banaketa ekitaldiaren ostean egindako adierazpenetan. «Hortik aurrera izango da -jarraitu zuen jeltzaleak- gainerakoek baloratzeko unea».
Bien bitartean, gainerako alderdiei dagokiena «terrorearen mundutik banandu daitezen» eskatzea eta «egungo testuinguruan egoerari aurre egiteko kemena izan dezaten» opatzea da, Urkulluren aburuz; izan ere, bere ustez, ezker abertzaleak aurrean duen «erronka» datozen udal eta foru hauteskundeetan parte hartu ahal izatea da eta, jeltzalearen esanetan, «horretarako badakite zer egin behar duten».
«El País» egunkariak atzo kaleratutako Rufi Etxeberria ezker abertzaleko ordezkariaren elkarrizketaren karietara, Urkulluk gaitzetsi egin zuen «hipotesiei» eta «balizko etorkizunei» arreta jartzea: «Uste dut hori ez dela jokoa». Ildo berean, PSOEri eta PPri «balizko etorkizunei buruzko edo baldintzazko planteamendurik» ez egiteko ohartarazi zien, eta «legedia guztia» betetzen duten estatutuak aurkeztuz gero, hauteskundeetan parte hartzeko aukera ez ukatzeko.
«Ez da zalantzarik izango»
Hain zuzen ere, «El País» egunkariko kazetarien galderei erantzunez, Etxeberriak nabarmendu zuen aurkeztekotan diren estatutuetan ez dela «inolako zalantzarik eta hutsunerik izango; legeak eskatutako baldintza guztiak beteko dira».
Galdera eta erantzun laburrez osatutako elkarrizketa zabalean, ezker abertzaleko kideari behin eta berriz galdegiten diote ETAren balizko ekintza baten aurrean ezker abertzaleak hartuko lukeen jarreraren inguruan. Erakunde armatuaren ekintzen «berragertzea» kontuan hartzen ez duen aukera dela nabarmentzearekin batera, «gertatuko balitz ere, borroka armatua estrategia independentistarekin bateraezina dela akordio atzeraezintzat du ezker abertzaleak».
«Gehiago diot, azken eztabaidan erabaki zen estrategia politiko-militarrak soilik estrategia politiko bihurtu behar zuela. Ezker abertzaleak ETAren ekintza armatua arbuiatuko luke», adierazi du Etxeberriak, kazetariari elkarrizketaren izenburua eskainiz.
Ezker abertzalearen marka politiko berriak legaltasuna lortuko ez balu, ez luketela estrategia aldatuko adierazi du ezker abertzaleko ordezkariak, baina aukera hori ez dutela aintzat hartzen ohartarazi du.
«Egon egin behar du»
Ezker Batuko koordinatzaile nagusi Mikel Arana ere ezker abertzaleak hauteskundeetan egoteko duen aukeraz mintzatu zen Radio Euskadin eskaini zuen elkarrizketan.
Bere esanetan, «egon egin behar du datozen bozetan, egiten duen edota esaten duena aparte utzita». Izan ere, bere ustez, nahikoa da «eskakizun legalak beteko dituen» alderdia aurkeztea. Ezker Batuko ordezkariaren hitzetan, aldea dago Alderdi Politikoen Legearen araberako legaltasunaren analisiaren eta edozein alderdi politikori eskatzen zaion ETAren gaitzespenaren «osagai etikoen» artean. «Azken hauek eskakizun etikoak dira, ez legalak», ondorioztatu zuen Aranak.
Ezber abertzalearen marka politiko berriaren estatutuak esku artean izan arte, gainerako alderdiei dagokiena «terrorearen mundutik banandu daitezen» eskatzea eta «egungo testuinguruan egoerari aurre egiteko kemena izan dezaten» opatzea da, Iñigo Urkulluren aburuz.
Ezker abertzaleko ordezkari Rufi Etxeberriak legaltasuna ez lortzeko aukera ez dutela kontuan hartu ere egiten nabarmendu nahi izan du elkarrizketa batean.
La gran repercusión del último comunicado de ETA, en el que la organización armada vasca anunció un alto el fuego «permanente y general, que pueda ser verificado por la comunidad internacional», respondiendo así a los emplazamientos de las declaraciones de Bruselas y Gernika, ha obligado al Gobierno español a reactivar el «canal de comunicación» que tiene dispuesto con el objeto de ofrecer «su visión en materia antiterrorista siempre que sea necesario o cuando algún país pida algún tipo de explicación», según explicaba ayer la agencia Europa Press citando «fuentes de la lucha antiterrorista».
Esas mismas fuentes precisaron que el Ministerio de Asuntos Exteriores, a cuyo frente se encuentra Trinidad Jiménez, ha sido el encargado de transmitir una nota a varias embajadas españolas en la que se recogería un argumentario elaborado expresamente tras hacerse público el comunicado de ETA, el pasado 10 de enero, para que los representantes diplomáticos españoles puedan «contrarrestar, si fuera preciso, la campaña en el extranjero de los grupos afines a la banda».
De este modo, el Ejecutivo de José Luis Rodríguez Zapatero trata de hacer frente a «posibles interpretaciones demasiado optimistas, tal y como ya se ha podido observar en algunos medios de comunicación extranjeros», señalaba la citada agencia, que hacía referencia expresa a un artículo de «Financial Times» en el que, entre otras cuestiones, se indicaba que «Madrid no puede seguir criminalizando a cientos de miles de vascos que quieren la independencia». GARA