GARA > Idatzia > Euskal Herria

Hamabi urpekari erreskatatu dituzte onik Izaro irla inguruan

GARA |

Itsas Salbamendu taldeek ontzi bateko hamabi lagun erreskatatu zituzten atzo goizean. Sustapen Ministerioko iturriek aditzera eman zutenez, Izaro irlatik hurbil ontzi bat hondoratzen ari zela ohartarazi zieten.

Hain zuzen ere, barkuko patroia izan zen telefono dei egin zuen pertsona eta urpekaritza saio batean parte hartzen ari ziren beste hamaika lagun zeramatzala jakinarazi zuen. Antza denez, barkuak itsas kolpe bat jaso zuen eta hori dela-eta kaltetuta zegoen.

Ezbeharra gertatu zen tokira bertaratu ziren Itsas Salbamenduko bi ontzi eta bi helikoptero, horietako bat Ertzaintzarena.

Erreskate zerbitzuek hamabi lagunak, hamaika urpekariak eta patroia ontzitik onik ateratzea lortu zuten. Ez zuten, iturri berberen arabera, osasun arretarik behar zuen zauririk eta guztiak Bermeoko portura eraman zituzten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo