GARA > Idatzia > Ekonomia

Lakuak EAEko ekonomia aurten %1,5 eta 2013an %1,9 haziko dela uste du

GARA | GASTEIZ

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekonomia aurten %1,5 haziko da; 2008an,%1,9 eta 2013an %1,9 Lakuako Gobernuak espero duenez. Horrela adierazi du Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak Legebiltzarrean egindako galdera bati erantzun batean.

Efe agentziak jaso duen informazio horren arabera, Lakuak joan den abenduan egin zituen aurreikuspen horiek, aurrekontuak onartzeko garaian, eta martxoan zehaztasun handiagoak emango ditu. Datorren astean, hala ere, hiruhileko kontu ekonomikoak azalduko ditu eta hainbat datu gaurkotuak eskaini ahal izango ditu.

Lakuakok Gobeernuaren arabera, 2013an sektore ekonomiko guztiek hazkundea izatea lortuko dute, Eraikuntza izan ezik.

Bestalde, EAEn iaz baino langabe gutxiago izango direla uste du Gobernuak. Bere ustez, langabezia aurten %4,8 jaitsiko da, baina datorren urtean %5,1 igoko da eta 2013an %1,3 goitituko da 2012aren aldean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo