Txapeldunen Ligako final-laurdenetako ligaxka
Krim Mercator, lan zailak Itxakorentzat Ljubljanan
Martxoaren 20ra arte iraungo du eta aurreneko biak pasako dira finalerdietara.
Arnaitz GORRITI
Bi hilabete zain egon ostean, Itxakok Txapeldunen Ligari ekingo dio berriz ere. Europako zortzi onenen artean sailkatu da Lizarrako taldea, baina ahal bezain urrunen jarraitzea duenez helburu, hots, ligaxka aurreneko edo bigarren postuan amaitzea, esan gabe doa hemendik aurrera amaitu direla berriketak. Gaur arratsaldeko aurkariarekin hasita.
Ezustean Rocasaren aurka galdu ondoren, Esloveniako hiriburuan, Ljubljanan da talde nafarra, bertoko Krim Mercatorren aurka jokatzeko, eta ligako aho zapore mikatza kentzeko asmoz. Belauneko arazoak direla-eta, Nerea Penak ez zuen ligako partida jokatu, eta Begoña Fernandezek, Macarena Aguilarrek eta Andrea Barnok ere arazo fisikoak dituzte, nahiz eta kantxan izango diren 20.15etik aurrera.
Ez da, inola ere, badaezpadako taldea Esloveniako txapelduna. Birritan, 2001ean eta 2003an, Txapeldunen Liga irabazi zuen Krim Mercatorrek, eta beste hiru bider, 1999an, 2004an eta 2006an, txapeldunorde izan zen.
Itxakok egin duen antzera -Adriana Stefanie atezain brasildarrak debuta egin zuen Rocasaren aurka-, jokalari berriak fitxatu ditu bi hilabeteko geldialdi honetan: Arianne Geissmann pibote suitzarra batetik, eta Esloveniako bertako Vesna Pus -Esloveniako selekzioko kapitaina, alegia-, Maja Son eta Mirjana Gojkoviç.
Etxean oso indartsuak
Horrez gain, Hala Tivoli pabiloia beteta egongo da ziurrenik -lau mila ikuslerentzat du tokia- eta oso giro «beroa» izango da. Izan ere, esloveniarrak oso gogorrak baitira beren etxean jokatzen dutenean. Txapeldunen Ligari gagozkiolarik, aurten partida bakarra galdu dute Hala Tivolin: Hungariako Gyor taldearen aurka, hain zuzen. Dena den, ez da ahaztu behar Ambros Martinek zuzentzen duen taldeak oraindik ez duela etxetik kanpo Txapeldunen Ligako partidarik galdu.
Gaurtik hasita, martxoaren 20ra arte jokatuko da final-laurdenetako ligaxka. Itxako eta Krim Mercatorrekin batera, Montegroko Buducnost eta Errumaniako Oltchim Valcea -iazko Txapeldunen Ligan txapeldunorde- izango dira beste bi aurkariak. Beste multzoan, berriz, Hungariako Gyor, Errusiako Volgograd-eko Dynamo, Leipzig alemaniarra eta Norvegiako larvik arituko dira.
Denen xedea aurreneko bi postuetan sailkatzea da, apirileko finalerdietan lekua izateko. Ea nafarrek han izaterik duten.
Las cosas claras: el descenso de categoría de la Juventud Deportiva Arrate, con graves problemas económicos, convertiría en
inviable el futuro de la primera plantilla, por lo que resulta imprescindible que venza esta noche, a las 21.00 en Ipurua, al Alcobendas para acercarse a la permanencia en Asobal.
Aparte de las urgencias clasificatorias y económicas, este partido tendrá también trascendencia institucional. Los eibarreses no contarán con el apoyo de su presidente, Iñaki Bolinaga, debido a motivos de salud, por primera vez desde 1978. En su lugar, se encargará una junta gestora, auspiciada por el alcalde de Eibar, Miguel de los Toyos, y el director de Deportes de la Diputación de Gipuzkoa, Iñaki Ugarteburu, e integrada por por José Ramón Iriarte, presidente del club Debabarrena de fútbol sala; Iván Escribano, ex jugador del Arrate; y Gojko Vuçinic, ex jugador y actual segundo entrenador, llevará las riendas del club.
El técnico Julián Ruiz, cuenta con la baja por lesión de su máximo goleador István Rédei y del pivote Iván Sever, recuperándose de una lesión de rodilla. Además, Kurilenko y Petricevic han arrastrado molestias físicas durante la semana. A. G.