GARA > Idatzia > Kultura> Zinema

«Balada triste de trompeta» ezinduentzat emango dute

GARA | IRUÑEA

Navarra de Cine enpresak eta Orange fundazioak zinema-saio irisgarri bat antolatu dute Iruñeko Carlos III zinemetan hilaren 15erako, Alex de la Iglesiaren «Balada triste de trompeta» filma emateko. Teknologia berezi batez horniturik egongo da saioa, ikusmen eta entzumen urritasuna dutenek lanaren edukiaz jabetu daitezen.

Zinema Irisgarria ekimena Navarra de Cine enpresak eta Orange fundazioak sustatua da, eta horren bidez, urritasunen bat duten pertsonek zinemaz ahalik eta baldintzarik hoberenetan gozatzeko aukera izaten dute. Hartara, noizbehinka saioak antolatzen dira zinema nahiz kultur aretoetan, bai minusbaliatuentzako bai minusbaliatuak ez direnentzako baldintza egokietan.

«Balada triste de trompeta» filmaz gain, Goya sariak jasotzeko proposatuak dauden beste lau film ere moldatu dira proiekturako. Besteak beste, «Lope», zazpi sari jasotzeko proposatua; «María y yo» dokumentala, dokumentalik hoberenerako proposatua; edota «Bon appétit», zuzendari berri onenaren sarirako hautagaia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo