GARA > Idatzia > Kultura> Zinema

Quim Gutierrezek Mario Onaindia interpretatuko du

GARA | BILBO

Quim Gutierrez da BlogMediak ekoiztutako «El precio de la libertad» izeneko telesailaren protagonista. Ekoizpen hau ETB eta TVE kateentzako egina da eta EEko kide izandako Mario Onaindiaren bizitza kontatzen du.

Telesaileko taldea grabaketen bigarren astean dabil lanean egun hauetan Bilbon. Hala ere, Segoviara eta Burgosera ere irtengo dira bertako kartzeletan zenbait minutuz grabatzeko, baita, Bur- gosko prozesua egin zen aretoan irudiak lortzeko ere. 1970ean egin zen prozesu hartan Mario Onaindiari heriotza zigorra ezarri zioten.

Gutierrezez gain, hainbat aktorek egingo dute lan proiektuan. Besteak beste, Andres Herrera aktorea, Teo Uriarteren papera jokatzen; Leyre Berrocal, Esozi Leturiondoren paperean; Mikel Losada, Txutxo Abrisketarenean; Chete Lera, Isidro Infanterenean; edota Xavi Boada, Roson ministroarenean. Teknikari taldean, «Celda 211» filmeko argazkilaritza zuzendaria parte hartzen ari da.

Aurreikusita dagoenez, datorren udazkenean estreinatuko da 75 minutuko iraupena duten bi kapitulutan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo