Kopa hastear da Madrilen
Etorkizunean pentsatzen
Bizkaia Bilbao Basketek beste hiru urtez luzatu du Fotis Katsikaris entrenatzaile greziarraren kontratua. Bilbon daraman urte pasatxoan oso lan ona egin du eta taldeak egonkortasuna nahi du etorkizunerako.
Asier AIESTARAN
Fotis Katsikaris entrenatzaile greziarrak hiru urtez luzatu du Bizkaia Bilbao Basketekin lotzen duen kontratua. Teknikariari aurtengo denboraldiaren amaieran amaitzen zitzaion kontratua, baina akordio berriari esker, 2013-14 denboraldiaren amaiera arte jarraitu ahal izango du talde bizkaitarra gidatzen. Prentsaren aurrean oso pozik azaldu ziren bi aldeak, eta aipatu zutenez, berehala lortu zuten tratua ixtea.
Gorka Arrinda, taldeko akziodun nagusiak adierazi zuenez, Bilbao Basketek ez du haustura eta gehiegizko aldaketarik nahi, eta egindako lan onari «jarraipena emateko filosofia» dago erabakiaren atzean. «Beti defendatu izan dut lana ongi egiten duten profesionalek ahalik eta urte gehien egon behar dutela gure taldean. Fotisekin dudan harreman profesionala zein pertsonala oso berezia da, eta hiru urteko kontratu baten aldeko apustua egin dut erabateko konfiantza ematen didalako, bai pertsona moduan, bai entrenatzaile bezala».
Katsikarisek, bere aldetik, biziki eskertu zuen taldeak beragan ipini duen konfiantza eta, esan zuenez, orain urtebete pasatxo iritsi zenean baino are argiago du Bilbao Basketena «Europako saskibaloi proiekturik interesgarrienetakoa» dela. Gehitu zuenez, «bost minutu ere ez» zituen behar izan eskaintzari baietza emateko. «Egia esanda, ez nuen inoiz horren kontratu luzerik espero, baina bi aldeen artean oso harreman jatorra daukagu eta hortxe egon da gakoa. Mahaian esertzen garenean erabakiak zintzotasunez eta ideiak argi edukita hartzen ditugu, eta hori oinarri-oinarrizkoa izaten da».
Hasiera pattalari buelta
2010eko urtarrilaren 24an iritsi zen Fotis Katsikaris Bilbao Basketen aulkira. Taldeak egin zuen denboraldi hasiera tamalgarriak Txus Vidorreta historikoaren agurra ekarri zuen eta entrenatzaile greziarrari egokitu zitzaion ontzia bere onera ekartzeko erronka. Esan eta egin. Valentzia aldean erakutsitako baliabideak erabilita, bigarren itzuli bikaina egin zuten «beltzezko gizonek». Zortzi neurketa irabazi zituzten segidan eta ACB Liga bederatzigarren postuan amaitu zuten, play-offetan sartzeko garaipen bakarrera. Eurocup lehiaketan ere Gasteizko lauko finalera heldu ziren, nahiz eta finalerdietan kale egin.
Aurten ere, antzeko bidea darama denboraldiak. Hasiera pattal samarra izan zen, eta Katsikarisek hartutako hainbat erabaki oso kritikatuak izan ziren. Javi Salgado kapitain handia taldetik kanpo uztea, jokalari greziarren alde apustu egin izana, eta amerikarrekin izandako istiluak, esaterako. Baina susperraldia garaiz iritsi zen eta urteko lehen helburua bete egin da: Kopa jokatzeko txartela eskuratzea, hain zuzen ere.
Hazten jarraitu nahi
Gorka Arrindak bereziki nabarmendu zuen klubak hazten jarraitzeko duen beharra, eta horretan Katsikarisek izan dezakeen garrantzia. «Bere gogoa, estiloa eta klasea jendearengana iritsi da», Arrindaren ustez, eta horregatik alde batera utzi zituzten beste zenbait aukera, David Blatt edota Bozidar Maljkovich, esaterako.
«Hazten jarraitu nahi duen egitura batek kanpora begira luzatu nahi duen segurtasun mezu bat da kontratua luzatzeko erabaki hau», esan zuen akziodun nagusiak, eta bide horretan aurtengo denboraldia amaitu aurretik datozen hiru urteetarako taldearen babesletza itxita uzteko borondatea azaldu zuen. Horrek taldearen kirol etorkizuna eta «etorkizun ekonomikoa» segurtatuko omen lituzke.
El presidente del Lagun Aro GBC hizo balance de la actual temporada, aprovechando el parón por la Copa, y destacó la valía del entrenador, Pablo Laso, una vez que está «encauzada» la meta de la permanencia. La victoria ante el Menorca Basket ha tenido un efecto balsámico que llevó a Ramoneda a recordar que actualmente el equipo está «a dos victorias de la octava plaza».
El empresario guipuzcoano se extendió, en un encuentro con la prensa, al referirse a Laso, un técnico que, según dijo, «siempre cumple los objetivos que se marca el club» y que esta temporada ha tenido el mérito añadido, en su opinión, de gestionar «un equipo mejor hecho con menos dinero». Ramoneda subrayó que el Lagun Aro es «de los únicos clubes de la parte media-baja que está al día en los pagos».
Ramoneda cree que serán suficientes «dos o tres victorias» más para que la permanencia sea un hecho y se fijó como reto mejorar «los 13 triunfos de la pasada campaña». Para el futuro, destacó la estabilidad económica del club y el hecho de tener atados ya a jugadores como Doblas, Panko, Salgado y Baron. EFE
«Bere gogoa, estiloa eta klasea jendearengana iritsi da», Arrindaren ustez, eta horregatik alde batera utzi zituzten beste zenbait aukera, David Blatt edota Bozidar Maljkovich, esaterako.
El Caja Laboral y el conjunto italiano del Sutor Fabi Montegranaro han alcanzado un acuerdo para la cesión del pívot baskonista Dejan Musli hasta final de temporada. Dejan Musli, de 19 años y 2,12 metros, viajó la pasada semana a Italia donde ha estado probando con el sexto clasificado de la Lega A-1.
La Diputación de Araba desarrollará una campaña de promoción en Madrid durante la Copa con la instalación de una carpa en los aledaños del Palacio de Deportes en la que se darán a conocer los atractivos del herrialde. Estará ubicado en la avenida Felipe II y pretende ser el punto de encuentro de unos 2.000 seguidores alaveses.
El jugador del Caja Laboral Fernando San Emeterio aseguró que acuden a disputar la Copa con el objetivo de «ganar» el primer título de la temporada. Para él, y a diferencia de la ACB o la Euroliga, la Copa no es un torneo donde «demostrar el carácter» sino que el objetivo debe ser «volver con el título».
El jugador del Barcelona, Pete Mickeal, que recibió ayer el alta después de dos meses de baja, afirmó que si no disputa la Copa se sentirá «muy decepcionado». Según la normativa, el equipo únicamente puede presentar doce fichas y con el regreso de Pete Mickeal, Xavi Pascual dispone de trece licencias.
El Power Electronics Valencia ratificó el fichaje del jugador catalán David Navarro. El escolta, formado en las categorías inferiores del Manresa, promediaba esta temporada 14,9 puntos, 3,8 rebotes y 2,8 asistencias en la Adecco Oro.