Elkarretaratzea Bilbon
Haurreskolak Partzuergoan murrizketak salatu dituzte sindikatuek
LAB, STEE-EILAS eta ELA sindikatuek elkarretaratzea egin zuten atzo Bilboko epaitegiaren aurrean, haurreskoletan eskaintzen den hezkuntza zerbitzuan eta langileen soldatetan ezarritako murrizketak salatzeko. Sindikatu hauek adierazi zutenez, azken urte honetan Haurreskolak Partzuergoko langileen lan baldintzak okertzen joan dira eta, ondorioz, baita eskaintzen den zerbitzuaren kalitatea ere. Gai hau epaitegietara eraman dute eta, hain zuzen, Bilboko epaitegietan aztertu zuten atzo. Horregatik, bertara eraman zuten mobilizazioa. Halaber, Hezkuntza Sailari zein Haurreskolak Partzuergoari negoziazio kolektiboaren bitartez auzi honen inguruan konponbide bat lortzeko eskakizuna egin zieten hiru sindikatuek.