GARA > Idatzia > Ekonomia

ELBko eta FDSEAko esnegileek enpresetako ordezkariak atxikirik dituzte Donapaleun

p034_f01.jpg

Arantxa MANTEROLA |

ELB, FDSEA eta JAk egindako deialdi bateratuari jarraiki, Ipar Euskal Herriko dozenaka esne-ekoizle Donapaleun esparru profesionaleko ordezkaritza guztiak egiten ari ziren bilkura aretora sartu ziren atzo. Esnegintzako enpresa eta kooperatiba eraldatzaileek esne-soberakinei buruz duten jarrera salatzea eta gaiari erantzun bat exijitzea zuten helburu. Dirudienez oraingoan ere (laugarren bilkura zen atzokoa) arazoari irtenbiderik eman ez diotenez, enpresetako ordezkariak atxiki egin zituzten.

Bertako esnea lehenik

Esnegintza esparruko profesional eta eragile guztiek adostutakoa ez betetzea leporatzen diete ekoizleek enpresa horiei. Akordioaren arabera, bertako produkzioak lehentasuna izan behar du esnea erosteko garaian. Alta, bertako esnearen 1,5 milioi litro soberan daudelarik, enpresa eraldatzaileek kanpotik 7 milioi litro esne ekartzen dute.

Hain zuzen ere, soberakin horiei irtenbidea emateko borondaterik ez izatea aurpegiratzen diete ekoizleek eraldatzaileei.

Atzo arratsean, hirurogei bat ekoizlek enpresa eta kooperatibetako bost ordezkari atxikirik zituzten aretoan.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo