GARA > Idatzia > Kultura

LITERATURA

Elkar-ek ipuin eta ilustrazio lehiaketa antolatu du haur eta gazteentzat

Hirugarren urtez eta haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz, Elkar Ipuin eta Ilustrazio Lehiaketa abian jarri dute. Bi modalitatetan parte hartu ahal izango da: ipuina ilustratzea eta ilustrazioa ipuin bilakatzea. Adinaren araberako mailak egongo dira. Baldintza eta xehetasun guztien berri izateko, www.elkar.com atarira jo. Lanak aurkezteko epea apirilaren 15ean amaituko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo