GARA > Idatzia > Kultura

BILBO ZAHARRA FORUM

Kepa Junkeraren eta Xabier Amurizaren emanaldia izango da gaur Bilbon

Bilbo Zaharra Forum jardunaldietan, aurtengo bigarren emanaldia izango da gaurkoa. 19.00etan hasita, Euskaltzaindiaren egoitzan Kepa Junkerak eta Xabier Amurizak «Betibizi, zaharra berri» ikuskizuna eskainiko dute. Amurizak bildutako kopla zaharrei trikiaren atmosfera gehitu die Junkerak. Proposamen berria da, «iragana eta oraina batu eta etorkizuneko bideak iragartzen dituena. Proposamen hau berria ez ezik, ausarta eta konplexurik gabea ere bada», azaldu zuten antolatzaileek. Sarrera doakoa izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo