GARA > Idatzia > Mundua

Migraziorako eskubide unibertsala aldarrikatu du Gizarte Foroak

Senegaleko hiriburuan egiten ari diren Munduko Gizarte Foroan (FSM) Migratzailearen Munduko Gutuna aurkeztu zuten atzo, munduko herritar guztiek, bizi diren herrialdean bizi direla, eskubide berdinak izan behar dituztela aldarrikatzeko. Agiriaren idazketan parte hartu duten erakundeek ez dute zalantzarik etorkinek dituzten arazoetan Europar Batasunak duen erantzukizuna salatzerakoan.

GARA

Munduko bazter guztietako migratzaileek Migratzailearen Munduko Gutuna izenpetu zuten atzo Senegaleko hiriburuan egiten ari diren Munduko Gizarte Foroan (FSM siglak, frantsesez, gazteleraz eta portugesez).

Bost kontinenteetan bizi diren erbesteratuen elkarteen auzolanaren emaitza da adierazpena, eta munduan barrena askatasunez ibiltzeko eskubidea aldarrikatzen du. Horrez gain, bizitokia aukeratzeko askatasuna edota iragaitzazko herrialdeetan, zeintzuetan migratzaileek helmuga urrunago baterako bidean urteak eman ditzaketen (Mauritania edo Maroko, adibidez), babes soziala jasotzeko eskubidea ere bere egin zuten.

Agirian Europako ordezkaritza bere gain izan duen Sarah Klingebergek azaldu zuenez, «sinbolismoz betetako» dokumentua da, «edozein arrazoirengatik» atzerrian bizi izan direnen aldarrikapenak biltzen dituelako, eta ez soilik arrazoi ekonomikoak direla medio bizilekua utzi behar izan duten horienak.

Ez da bide erraza agiriak izan duena, joan den astean Senegaleko Gorée uhartean, Afrikako diasporaren ikurrean, azken oniritzia eman dioten arte, lau urte luze igaro direlako. Atzo, Dakar hirian izaten ari den Munduko Gizarte Foroan egin zuten aldarrikapen ofiziala. Izan ere, Gizarte Foroaren hamaikagarren edizio honek arreta berezia eman dio migrazioari.

Zehazki, agiriak aipatzen du migratzaile guztiek herrialde bateko gainerako biztanleek dituzten eskubide berberak izan behar dituztela arlo guztietan, hala nola hezkuntzan, osasungintzan, lan baldintzetan edota bizitza politikoan.

Sarah Klingebergek aditzera eman zuenez, agiria idazteari eta ezagutarazteari dagokion aurreneko fasearen ondotik, bigarren pausoaren nondik norakoak aztertzen ari dira erakunde parte-hartzaileak: edukiaren zabalkundea. Helburu nagusia, migranteen komunitate desberdinetan testua hedatzea da, bertan zehazten diren aldarrikapenak bere egin ditzaten, eta bizileku duten herrialdeko gobernuetara eraman dezaten mezua.

Zirkulazio askatasuna

Besteak beste, Paperik Gabeko Guztien Erregularizazioaren Aldeko Erakundea izan da agiriaren gaineko lana egin duena. Elkarte honek Estatu frantsesaren eta emigrazio iturri diren zenbait herrialderen artean lan egiten du, eta zirkulazio askatasuna defendatzen du, nabarmendu dutenez, «gobernuek ez daukatelako inor kanporatzeko eskubiderik».

Hala baieztatu zion Europa Press berri agentziari erakundeko koordinatzaile Sissoko Anzoumanek. Jatorriz maliarra den arren, 17 urte eman zituen Estatu frantsesean, eta aitortu duenez, horietatik 13 arauz kanpoko egoeran.

Hori dela-eta, Afrikako herritarrek beren gobernuen gainean presioa egitea da irtenbidea, herrialdeotako «konplizitatea» baita halako egoerak gertatzea ahalbidetzen duena.

«Europar Batasun (EB) osoak etorkinentzako politika berbera aplikatzen du. Haiek gure herritarrak kaleratzen dituzten bitartean, Malitik edo Senegaletik ikastera joan nahi duten gazteek ez dute baimenik lortzerik, ezinezkoa da. Bota egiten gaituzte, ez digute sartzen uzten, baina haiek beren etxea bailitzan ibiltzen dira hemendik. Sartzeko, bisaturik ere ez diegu eskatzen», arbuiatu zuen.

Kexu agertu zen, gainera, herrialdeek ondasunak izan badituztelako, baina horien banaketa arduragabea eta ustelkeria direla-eta, herritarrak beste leku batzuetara ihes egitera behartuta daudelako.

DEMOKRAZIA

Boli Kosta, Kenya edota Zinbaweko hauteskundeen ondotik sortutako krisi politikoek Afrikako demokraziari eginiko kaltearengatik asaldatuta agertu ziren atzo WSFko parte-hartzaileak.

SAHARA

Dozenaka lagunek sahararren aldeko mobilizazio batean parte hartu zuten atzo, segurtasun neurri handien artean. Marokoarrek kontramanifestazioa egin zuten.

Las ideas altermundialistas, recuperadas pero no aplicadas

Las propuestas de los movimientos antiglobalización a favor de la soberanía alimentaria o contra la opacidad financiera ya no son descritas como simples quimeras y han sido recuperadas por los políticos, aunque raramente son aplicadas.

Diez años después de la primera cita para «un mundo diferente» en Porto Alegre, reivindicaciones «juzgadas ayer como puras utopías han hecho su camino en la opinión pública», constató el dirigente de la ONG francesa CCFD-Terre Solidaire, Bernard Pinaud.

Estas ideas se encuentran incluso «en la mesa de las propuestas de los políticos», explicó, enumerando toda una serie de reclamos que se han popularizado en una década: «anulación de la deuda externa, impuesto a las transacciones financieras, regulación de las finanzas, lucha contra los paraísos fiscales, cuestionamiento del PIB como único indicador de riqueza».

«Quizás es éste el desafío del movimiento antiglobalización. Víctima de su éxito, sus propuestas fueron recuperadas sin que se le reconozca la paternidad y no fueron verdaderamente aplicadas», escribe Pinaud, coincidiendo con la 11ª edición del FSM. L. BOUTREUX (AFP)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo