GARA > Idatzia > Kirolak> Osasuna

Hamaikakoa prest du entrenatzaile gorritxoak

Aranda ez da Anoetan izango

Camachok egindako proben arabera, bi irandarrak eta Damia hasierako hamaikakora itzuliko dira, Nelson, Soriano eta aurrelariaren ordez.

p026_f01.jpg

GARA | IRUÑEA

Jose Antonio Camachok ez du bere aurrelaria zelairatzeko aukerarik izango igandean, Anoetan jokatu beharreko derbian. Aste osoa kili-kolo eman ostean, atzo hainbat proba egin zizkioten Carlos Arandari, eta horien arabera, andaluziarrak elongazio bat du eskuin izterrean eta astebete inguru eman beharko du zelaitik kanpo. Hau da, Espanyolen aurkako hurrengo partidarako osatuta egotea espero dute medikuek.

Etxetik kanpo zortzi gol baino egin ez dituen Osasunan Arandaren hutsunea oso esanguratsua izango da, berarengan baitu Camachok konfiantzarik handiena, eta azkenaldian gainera, nahiko joko bolada onean zebilen. Aurtengo fitxaketa nagusia zirudien Leka, esaterako, Ligan hiru aldiz baino ez da titular izan, eta badirudi oraingoan ere ez dela hasierako hamaikakoan izango. Entrenamenduaren bukaera aldera egin zituen minutu batzuk balizko titularrekin, baina badirudi oso aukera murritzak izango dituela.

Izan ere, atzo Taxoaren egindako entrenamenduan ikusitakoaren arabera, Masoud irandarra izango da jokalaririk aurreratuena. Bere selekzioarekin lagunarteko partida bat jokatzeari muzin egin ostean, bai berak, bai Nekounamek titular izateko aukera guztiak dituzte, Camachok Mallorcaren aurkako azken partidan deialdian sartu ere egin ez zituen arren. Printzipioz, Sorianoren lekua hartuko luke entrenamenduaren amaiera aldera belaunean larritasunik gabeko kolpe bat jaso zuen erdilariak.

Damiaren itzulera

Hirugarren eta azken aldaketa atzeko lerroan izango litzateke. Partida bateko zigorra bete ostean Damia kataluniarra eskuineko hegalera itzuliko baita seguruenik. Natxo Monrealek ezkerraldean jarraituko duenez, Nelson brasildarra izango da partidaren hasiera aulkian eserita ikusi beharko duena.

Horiek horrela, honakoa izango da, ziur aski, Osasunak Anoetako derbian erabiliko duen hamaikakoa: Ricardo atean; Damia, Miguel Flaño, Sergio eta Monreal defentsan; Puñal eta Nekounam euskarri bikoitzean; Coro, Pandiani eta Camuñas punta erdi lanak eginez; eta Masoud jokalaririk aurreratuena.

Entrenamenduaren amaieran, gorritxoen entrenatzaileak beste proba txiki bat egin zuen, printzipioz behintzat, hasieratik aritzeko aukera handirik ez dituena. Atzealdean Nelsonek hartu zuen Damiaren titular petoa eta aurrealdean Lekicek Coro etorri berriarena. Serbiarra puntan kokatu zen eta Masoud eskuin hegalera mugitu zuen.

Dena dela, Camachoren ohiko lan egiteko errutina ezagututa, hasierako hamaikakoak ditu balekoa izateko ia-ia aukera guztiak.

zigorra

Indarkeriaren aurkako batzordeak 4.000 euroko isuna jarri dio Osasunako zale bati, Aouate, Mallorcako atezain juduaren aurka egindako irainengatik. Gainera ezingo du urtebetez kirol instalazioetan sartu.

Ricardo entiende que el derbi marcará los objetivos del equipo

El portero Ricardo, que ya sabe lo que es ganar en Anoeta -1-2 en la 2005-2006- señaló que el derbi puede ser un partido que puede marcar los objetivos de Oasauna esta temporada. «Ahora mismo decisivo no hay nada pero sí que te puede marcar el camino por lo que vas a luchar».

En este sentido, no cree que la Real se verá envuelta en la lucha por la permanencia. «Todos los años hay un equipo que cree tenerlo todo hecho y que baja los brazos; se confía. Pero no creo que sea la Real. Tienen muy claro que quieren mirar arriba y no se van a conformar».

También se refirió al apoyo del público rojillo en Anoeta. «Pienso que es una gran afición. Es cierto que últimamente un sector minoritario está un poco en plan negativo. Pero siempre se deja ver en casa y ahora vamos a tener a mil en Anoeta. La afición está viva y con el equipo», declaró. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo