GARA > Idatzia > Kirolak> Txirrindularitza

Qatarreko Itzulia

Bizkartzainaren garaipena

Cavendishen mesedetan aritu ohi den Mark Renshaw australiarrak irabazteko gai ere badela erakutsi du.

p028_f01_666x666.jpg

Asier AIESTARAN

Mark Cavendish oraindik bere sasoi puntu onenean ez egoteak denboraldiko lehen garaipena lortzeko aukera eman zion Mark Renshaw bere taldekideari. Australiarra besteren mesedetan aritzera ohituta dago, baina Qatarreko Itzulian garaipenak lehiatzeko askatasun osoa izaten ari da, eta horretarako ere nahikoa gaitasun baduela erakusten. Asteazkenean bigarren egin zuen Haussler herrikidearen atzetik, eta atzo, aurre hartu zien Daniele Bennati eta Tom Boonen-i esprint itxi-itxian. Bide batez, sailkapen nagusian ere lehen postuan kokatu da azken etaparen faltan. «Ez dut garaipena lehiatzeko aukera gehiegirik izaten. Aste hasieran bigarren lerroan nengoen oraindik, gure helburua Cavendishekin emaitza onak lortzea zelako. Niretzat zorionez, oraindik ez da forma onenera iritsi. Gaurko esprintean Bennatiren gurpila jarraitzea erabaki dut eta horrek Boonen-i ere aurre hartzeko aukera eman dit», adierazi zuen irabazleak.

Murilo Fisher brasildarrak urteko bederatzigarren garaipena eman zion Garmin taldeari Palmanova Sarian, Mallorcako Challenge-aren laugarren proban. Bost mendate zeuden ibilbidean, eta txirrindulari euskaldunak behin eta berriro saiatu ziren aurrera egiten. Iñaki Isasi, Mikel Landa, Gorka Izagirre, Arkaitz Duran eta Jonathan Castroviejo izan ziren ihes eginda ibili zirenetako batzuk. Philippe Gilbert waloniarrak ere egin zuen bere saiakera azken kilometroetan. Coll d'es Tords azken mendatea jaisten, ordea, tropelak bat egin zuen eta garaipena esprintean erabaki zen. Murilo Fisherrek irabazi zuen, Oscar Freire eta Jose Joaquin Rojas espainiarren aurretik.

Riccardo Ricco italiarraren dopin afera pil-pilean egon arren, Vacansoleil taldeak berri on bat jaso zuen Mediterraneoko Itzuliaren bigarren etapan Romain Feillu frantsesak lortutako garaipenarekin. Feilluk Davide Appollonio eta Danilo Napolitano italiarrak menderatu zituen helmugan eta bigarren jarri da sailkapen nagusian. Voecklerrek jarraitzen du lider.

Barcelona aspira a acoger la salida del Tour en 2014

El Ayuntamiento de Barcelona ya ha presentado formalmente la candidatura para acoger la salida del Tour en 2014. La ciudad catalana, no obstante, deberá enfrentarse a otras opciones como las de Florencia, Utrech, Salzburgo, Escocia, cinco ciudades francesas e incluso Qatar, según adelantó ayer el director general del Tour, Christian Prudhomme. La ronda gala pasó por Barcelona en 2009.

Heras ve a Igor Antón ganando más de una Vuelta

El exciclista Roberto Heras, tres veces ganador de la Vuelta, ve a Igor Antón «con proyección para ganar más de una vez» la ronda española, siempre que «no tenga tanta mala suerte como hasta ahora». Heras hizo esas declaraciones en la inauguración de una exposición fotográfica en la estación de metro del Casco Viejo de Bilbo que recoge imágenes de la carrera de BTT Titan Desert.

Denuncia que le despidieron por negarse a dopar

El ex médico del Xacobeo Juan Manuel Rodríguez Bastida llevará a juicio a los máximos responsables del club por despedirle porque, según declaró a EFE, se negó a «dopar a los corredores», por lo que fue sustituido por Alberto Beltrán, relacionado con tres positivos por EPO.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo