GARA > Idatzia > Kultura> Musika

Infernutik Texaserako bidea egin eta Plateruenara heldu da Nashville Pussy

p047_f02_148x92.jpg

A. B. | DURANGO

Urte batzuk joanak dira Corey Parks ikusgarria baxu jole zela Nashville Pussy Euskal Herrian aurrenekoz agertu zenetik, eta geroztik Blaine Cartwright eta emazte Ruyter Suysek oholtza mordoa zapaldu dute gurean. Iragan azaroan Nine Pound Hammerreko lagunekin berriro elkartu eta talde nagusiarekin Bilboko Kafe Antzokian jo zuen Blaine Cartwright gitarra jole eta abeslari gogorrak, eta orain Nashvilleko Alua-rekin dator, «From Hell to Texas» (Infernutik Texasera) lan berriarekin eta Ruyter Suysek (gitarran), Jeremy Thompson (baterian) eta Karen Cuda (baxuan) lagun dituela.

Bihar dute hitzordua Durangoko Plateruenan, 22.00etan (15/18 euro). Rock biziko gaua izango da, aurretik Bilboko Positiva talde sendoak joko baitu, eta «Prodigal Songs» lana aurkeztu.

Alde makala dago gaurtik biharko soinuetara Durangoko aretoan. Eztanda baino lehen, gaur Jabier Muguruza izango da bertan, «Taxirik ez» diskoko kantuak joz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo