SAN BALENTIN
EHZ jaialdiak «maitasun paseak» eskainiko ditu astelehenean
Maitasunaren zaindariaren egunean bertan aurkeztuko du Euskal Herria Zuzenean jaialdiak bere programazioa, astelehenean. «Maitasunaren aldeko ekimen militantea» eginez, eskaintza berezia egingo dute, eta mila «EHZ love pase» jarriko dituzte salgai, hau da, halakoak: «3 egun + 60 emanaldi + 5 eszena = 40 euro (+alokairu gastuak)». Bestela, prezioa 50 eurokoa izango da jaialdiaren aurretik eta 60koa bertan erosiz gero. Sarrerak http://sarrerak.ehz-festibala.com atarian