GARA > Idatzia > Kultura> Musika

MUSIKETAN

Bluesaren magia igande arratsean, Steven Finn harmonika jolearekin

Emiliana Torriniren taldean mundu osoan zehar gitarra jo (Montreauxeko jazz jaialdi sonatura heltzeraino) eta eskarmentu handia lortutako musikaria da Steven Finn. Britainiar bluesman gazteak 2008an egin zuen debuta, «Houdini's Blues» diskoarekin Union Chapel zigiluan; eta harmonika jole legez nabarmendu. Igande honetan Bilbon izango da, 20.00etan BBK aretoan (11 euroren truke), folk musika jorratzen duen Musiketan ekimenaren bidez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo