GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Binakako txapelketa remonte

Gauzak erabakitzeko momentua, Iruñean eta Tafallan

p046_f02_046x068.jpg

Imanol CARRILLO

Binakako Txapelketako ligaxka amaitzeko partida ugari falta badira ere, bikote askori -denei ez esatearren- gauzak argitzeko momentua iritsi zaie. Eta horren adibide dira Iruñeko Labriten eta Tafallan jokatuko diren neurketak.

Aipatutako lehenengo lehian, finalerdietarako txartela ia eskura duten Xalak eta Barriolak -irabaziz gero, hurrengo kanporaketan egoteko behin betiko urratsa emango luketela esan genezake- neurketa gogorra jokatu beharko dute Bengoetxea VI.aren eta Patxi Ruizen aurka (18.15ean, Nitro). Azken bikote honen etorkizuna Labriten egon daiteke, kirolaren bi aldeak izan baititzakete begien aurrean: galduz gero, hurrengo kanporaketan egoteko aukera ugari galduko lituzkete, baina irabaziz gero, sailkapeneko laugarren postu garrantzitsua mantendu ahal izango lukete.

Partida honen gakoa atzeko koadroetan egon daiteke, Patxi Ruizek iragan asteazkenean adierazi zuen moduan: «Nire bila joango direla uste dut, atzean karga egiteko. Hori saihesteko, Xalak aurrean pilotarik ez jotzea saiatu behar naiz, Abelek ez baitu atzean asko dominatzen, nahiz eta pilota ugari onera eraman».

Tafallan jokatuko den beste neurketan, Irujo-Merino II.a eta Olaizola I.a-Belokiren artekoan, sailkapeneko azken bi bikoteek neurtuko dituzte indarrak (20.30). Arraroa da Irujo sailkapenaren beheko aldean ikustea, eta horregatik lehia interesgarria espero da, Iberoko aurrelariak kantxan erakutsi nahiko baitu barruan duen amorrua sailkapenean gora egiteko.

Azkenik, aipatzekoa da EITBk esku pilota profesionala eskaintzen jarraituko duela esklusiban, Asperekin akordioa sinatu baitzuen atzo.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo