GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

BEREZKOAK

Finalerako bidean azken geldialdia izango da Donapaleun

J.L.

Berezkoen Buruz Buruko finalerdietako ligaxkako azken partidak jokatuko dira bihar Donapaleun, 16.00etatik aurrera.

Lehen partidan Kurutxari eta Bonebeltx neurtuko dira. Lehenengoak estreinako partida irabazi egin zuen, eta bigarrena galdu; eta Bonebeltxek, berriz, bi norgehiagokak galdu ditu.

Ondorengo partidan Waltari eta Harizmendi neurtuko dira. Kubatarrak orain arteko partidak irabazi egin ditu, eta hanka eta erdi finalean dauka, izan ere, aurkariei alde handia atera die.

Harizmendik, berriz, bat irabazi eta bestea galdu egin du, eta bihar zaila izango du garaipena lortzea, kubatarra ongi baldin badago, besteak baino koska bat gorago dagoela argi eta garbi utzi baitu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo