
HITZARMENA
EITBk esku pilota profesionala eskaintzen jarraituko du esklusiban
Datozen hiru urteetan EITBk pilota profesionaleko txapelketa eta jaialdi nagusiak eskaintzen jarraituko du Aspe enpresarekin sinatu duen ituna dela-eta. Urtero 104 jaialdi eskainiko ditu, baita Asegarce eta Aspe enpresek antola ditzaketen beste jaialdi berezi batzuk ere: besteak beste, banakako txapelketa, eskuz binakakoa, lau eta erdikoa, baita udako jaialdi nagusiak ere.