GARA > Idatzia > Kultura

ALDAKETA

Steven Finnen ordez, Alasdair Roberts izango da Bilboko Musiketan zikolan

Steven Finn musikariak Bilboko BBK aretoan igandean eskaini behar zuen kontzertua bertan behera gelditu da, eta bere ordez, Alasdair Roberts eskoziarra izango da. Roberts abeslaria, gitarra jotzailea ere bada, eta tradiziozko abestien interpretatzailea. Bere izenarekin kaleratutako azken diskoak «Too long in this condition» du izena eta horren promozio biran dabil gaur egun. Hala ere, abesti berriak sortzen ari da 2011ko urte amaieran kaleratzeko asmoarekin. Beste diskoen artean «Spoils» (2009) edota «No Earthly Man» (2005) topa daitezke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo