GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Binakako Txapelketa

Asier Olaizolak ebakuntzari iskin egin ahal izan dio

Goizuetarrak eskuin belauneko atzealdeko lotailuan duen haustura txikia da eta, bi hilabetetan kantxara itzultzeko moduan egongo dela uste dute sendagileek.

p039_f01.jpg

Jon ORMAZABAL

Bere txarrean, larunbatean Asier Olaizolak Tafallan egin zuen belauneko lesioa ez da hasiera batean uste izan zen bezain larria eta ez du ebakuntza beharrik izango osatzeko. Atzo goizeko lehen orduan Gasteizen egindako erresonantzia magnetikoak bere belauneko atzeko lotailua hautsita zegoela erakutsi bazuen ere, haustura ez da erabatekoa, eta Mikel Sanchez espezialistak -bere anaia Aimar eta goi mailako beste kirolari askoren antzeko kasuak tratatu dituena- aztertu ostean, ebakuntza-gela saihestearen eta errehabilitazioaren bidez osatzearen alde apustu egin dute, eta bi hilabetetan kantxetara itzultzeko moduan egongo dela uste dute.

Abel Barriola, Asierren anaia gazte Aimar eta Aitor Zubietaren aurrekariak ezagututa, Asegarceko aurrelaria zorteko izan dela esan daiteke, osatzeko beharko duen denbora askoz ere laburragoa izango delako. Gainera, txapelketan aurrera egiteko inolako aukerarik ez dutela jakinik eta finala, hasiera batean, apirilaren 17rako programatuta egonda, momentua ere ez da txarrena izan, buruz burukoa hasterako osatuta egongo baita ezustekorik ezean.

Asegarcek emandako mediku txostenaren arabera, jarraitu beharreko tratamendua ez da gogorra izango eta astean bitan klinikara joan beharko du belauna indartu eta fisioterapia saioak jasotzera.

Ekaitz Saralegik ordezkatuko du

Hori bai, bere interesei begira nahiko traketsa izaten ari zen Binakako Txapelketa amaitu da goizuetarrarentzat, eta atzo bertan Asegarcek Ekaitz Saralegi izendatu zuen haren ordezko geratzen diren lau partidetarako. Iaz ere Amezketako aurrelariak hartu behar izan zuen Asier Olaizolaren lekua, kasu honetan nafarrak zuntz-etendura bat izan zuen, eta Apraizekin batera -gernikarrak bizkarrean min hartuta zegoen Patxi Ruiz ordezkatu zuen-, lehen itzuliko azken hiru partidak jokatu zituen, Xala eta Arrutiren aurka garaipena eskuratuz.

Aurtengo udan Asegarcek bere aldeko apustua egin du sanferminetako eta sanmateoetako torneo garrantzitsuetan jokatzeko aukera eskainiz; Asier Olaizolak, berriz, ez du bakar batean ere jokatzerik izan, baina Binakako Txapelketarako goizuetarraren eskarmentua nahiago izan zuten.

Amezketarrak oso debut zaila izango duela aurreikusten da, ostiral honetan Angelun Xala-Barriolaren aurka jokatu beharko baitute berak eta Belokik. Dena dela, lapurtarra gustuko aurkaria du gipuzkoarrak, iazko Binakakoan irabazi egin baitzion, baita aurtengo sanmateoetan, eta ezin ahaztu 2009ko Lau eta erdikoan kanporatu zuenekoa.

Titín-Pascual y Berasaluze-Apraiz repiten el domingo en el Adarraga de Logroño

A pesar de que en principio estaba previsto que el partido entre Titín-Pascual y Berasaluze VIII-Apraiz se jugara este domingo en Eibar, el espectacular partido de los de Aspe este último fin de semana, que les ha devuelto sus opciones de semifinales, ha hecho que Aspe se replantee su idea inicial y el partido se juegue en el Adarraga, por mucho que la entrada el pasado domingo no fuera demasiado buena.

Estas dos parejas ya se enfrentaron en el recinto logroñés en el primer partido de la primera vuelta de la liguilla, con victoria de los de Aspe por 22-18 en un partido en el que la luz del frontón se fue hasta en dos ocasiones. J.O.

Saralegi, ordezkoa

Iaz bezala, Ekaitz Saralegi izendatu du Olaizolaren ordezko Asegarcek eta ostiral honetan egingo du debuta Angelun, Xala eta Barriolaren aurka.

Oinatz, onena

Guztien adostasunik izan ez bada ere, Euskadi Irratia sariko epaileentzat, Oinatz Bengoetxea izan da asteburuko pilotaririk onena. Aimar Olaizolak lidergoari eutsi dio, eta Leitzarrak bigarren jartzea lortu du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo